DINAMIK(TT)AK'10. Sormen auzolandegia
DINAMIK(TT)AK ekintza sozio-kulturaleko eta hezkuntza ez-formaleko esperientzia bat da, udaleku formatua duena eta 17-19 urte bitarteko gazteei zuzendua. 12 egun, egunean 24 ordu, 10 parte hartzaile eta artista eta kultur ekintzaile talde bat elkarrekin bizitzen eta modu proaktiboan sortzen, museotik hirian eta herritarrengan eragiteko. Ekinaldi honetarako ondoko gonbidatuak izango ditugu: Spiral parte hartzeko antzerki konpainia, Platoniq gizartean eta IKTBetan eragiten duen kultur erakundea, gizarteko ezagutza sistemen inguruan lan egiten duen Lucia Antonini artista eta NeoKinok ikus-entzunezko eta telebista esperimentaletan aritzen den taldea.
Egizu gure jarraipena www.dinamikttak.com gunean
DINAMIK(TT)AK AMASTÉren ekimena da, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzarekin batera antolatu da, eta eitb.com-en eta Donostia Hautagaia. Europako Kultur Hiriburua 2016-ren babesa du.
DINAMIK(TT)AK’10. Sormen auzolandegia
Hasiera: Astelehena, 05 Uztaila 2010
Amaiera: Ostirala, 16 Uztaila 2010
Hasteko ordua: 00:00
Bukatzeko ordua: 23:30
Etiketak:
© 2025 Artium Museoa.