Film laburrez eta dokumentalez egina dago Akosua Adoma Owusu-ren (AEB, 1984) ikus-entzunezko lana, eta guztiek batera ikusizkoen, narrazioen eta soinuen bilbe fina
osatzen dute. Ehun horretan, akandarren mito eta elezaharrak, kentetarren oihalak eta erkidego afroamerikarraren orrazkera, musika eta erreferenteak nahasten dira egilearen xehetasun autobiografi koekin.
Kwaku Ananse. 25 min. Ghana-Mexiko-AEB, 2013
J. b. (ingelesa eta twi) eta gaztelaniazko azpitituluak
Ghanako mitologia eta elementu autobiografi koak erabiliz ondu du egileak Kwaku Ananse. Filmari izena ematen dion pertsonaia Mendebaldeko Afrikako ahozko tradizioko iruzurgile ezaguna da, nahiz gizaki nahiz armiarma tankeran ageri dena.
Me Broni Ba (Nire haurtxo zuria). 22 min. Ghana-AEB, 2009
J. b. (ingelesa eta twi) eta gaztelaniazko azpitituluak
Me Broni Ba Kumasi-ko (Ghana) ile-apaindegien erretratu poetikoa da.
Aurkezpena: Beatriz Leal (New Yorkeko Afrikako Zinema Jaialdiaren Hautaketa-Batzordearen kidea)
Apirilaren 19an, asteartea
Emanaldi aretoan, 19:30ean
Doako jarduera