Liburutegiaren bereziak. 2016ko ekaina

Hasiera: Azteazkena, 01 Ekaina 2016

Amaiera: Osteguna, 30 Ekaina 2016

Lekua: Liburutegia

Zinemaren inguruan eta Hileko proposamena

Zinemaren inguruan

Jarduera honek hautatutako pelikulak Artiumeko Liburutegian bakarka ikusteko aukera ematen du, baina baita filmei buruzko informazio zabalagoa izatekoa ere. Emakumeek zuzendutako 3 pelikulako ziklo bati emango diogu hasiera. Hil honetan, hau da gure proposamena:

Winter’s bone. Debra Granik, AEB, 2010
Ree Dolly, 17 urteko neskatoa, Missouriko mendietako landainguru batean bizi da eta familia osoaren ardura du bere gain, oso egoera larrian. Aita desagertu egin da, espetxetik atera ondoren, eta hil ala biziko kontua bihurtu da gaztearentzat hura aurkitzea.

 

Hileko proposamena: Jim Jarmusch

Jim Jarmusch estatubatuarra zuzendari, gidoigile, aktore, ekoizle, editore eta konpositorea da, Iparramerikako zinema independentearen egile garrantzitsuenetako bat, eta bere herriko zinemaren historian derrigorrez aipatu beharrekoa.

Haren filmografia adierazkorra, poetikoa, abangoardista eta benetan independentea da, Estatu Batuetako narrazio klasikoaren konbentzionalismoetatik kanpo dago eta, oso zabala izan ez arren, sendoa, zintzoa eta  koherentea da. Hil honetan, sortzaile liluragarri horri hurbilduko gatzaizkio gure proposamenarekin.

Horario de biblioteca
De lunes a viernes: 11:00 -14:00 / 16:00 -19:30
Sábados: 10:00 -14:00

Sobre la Biblioteca

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand