Zinemaren inguruan
Jarduera honek hautatutako pelikulak Artiumeko Liburutegian bakarka ikusteko aukera ematen du, baina baita filmei buruzko informazio zabalagoa izatekoa ere.
Azken hiruhilekoa Volker Schlöndorf zuzendari alemanari eskainiko diogu.
Hona hil honetarako proposamena:
Der junge Törless (‘Törless gaztea’). Volker Schlöndorf, Alemania, 1966
Istorioa Robert Musil austriar idazlearen Die Verwirrungen des Zöglings Törleß nobelan oinarrituta dago. Austrohungariar inperioaren garaiko mutikoentzako barnetegi batean girotutako istorio honetan, bullying arazoak eta nerabezaroko nortasun-zalantzak jorratzen dira.
Hileko proposamena: Guy Delisle
Guy Delisle kanadiar komikigile bat da. Bere lanetan, Birmaniara, Ipar Koreara, Txinara eta Jerusalemera egindako bidaien ikuspegi txit pertsonala eskaintzen du, eta baita aita gisa izan duen esperientziaren islada ere. Chroniques de Jérusalem liburuari esker komiki onenaren saria jaso zuen 2012an Agulemako Komikien Nazioarteko Lehiaketan.
Zatoz Artiumen liburutegira eta eraman itzazu maileguz haren istorio zoragarriak!