FamiliArtium. 2017ko apirila

Hasiera: Larunbata, 08 Apirila 2017

Hasteko ordua: 17:00etan

Familientzako lantegi berezia. Musika elektronikoaren hastapenak

Irakaslea: Antton Goikoetxea.
Haurrek musika elektronikoaren hastapenak ezagutuko dituzte, eta praktikaren bidez ulertuko dute nola funtzionatzen duten era horretako musika egiteko erabiltzen diren tresnak: erritmo-kutxa, sintetizatzaile analogikoak, sampler-ak, efektu-pedalak, looper-ak… Amaitzeko, abesti elektroniko bat egingo dute taldean, lantegian ikasitakoarekin.

Parte-hartzaileek www.soinumapa.net plataforman kontsultatu ahal izango dute beren abestia.

Apirilaren 8an, larunbata 17:00etatik 19:00etara
Plaza aretoan
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan
Toki mugatua
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
6-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela


This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand