Liburutegiaren bereziak. 2017ko maiatza

Hasiera: Asteartea, 02 Maiatza 2017

Amaiera: Azteazkena, 31 Maiatza 2017

Zinemaren inguruan eta Hileko proposamena

Zinemaren inguruan

Jarduera honek hautatutako pelikulak Artiumeko Liburutegian bakarka ikusteko aukera ematen du, baina baita filmei buruzko informazio zabalagoa izatekoa ere.

Emakumeek egindako zinemari eskainiko diogu hiruhileko hau. Hil honetan:

Brødre (‘anaiak’). Susanne Bier. Danimarka, 2004
Gerrak, oinazeak eta maitasunak aurretik sumatu ezineko ondorioak dituen batasun bat osatzen dute bi anaiaren bizitzan. Michael-ek bizimodu lasaia darama: militar-karrera distiratsua, emazte ederra eta bi alaba. Haren anaia gaztea, Jannik, norabiderik gabe dabil, beti legea hausteko zorian.
grupo eulen

Hileko proposamena: argentinar komikiak

Argentinar komikiak Latinoamerikako entzutetsuenetakoak dira, eta egileak oso ezagunak dira gure artean. Quino eta Oesterheld klasikoen ondoan talentu berriak agertu dira, horiek ere dagoeneko ongi finkatuak, hala nola Maitena edo Agustina Guerrero. Argentinar arte grafikoen esparruan gaiak eta ikuspuntuak askotarikoak dira, baina bada guztiek elkarrekin duten zerbait: errealitatea ikuspuntu kritiko batetik irudikatzea, hain zuzen ere. Artiumen liburutegian argentinar komikien sorta zabala dago.

Zatoz eta eraman itzazu maileguz!

Liburutegiaren ordutegia 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand