Irudika Ilustrazioaren Topaketa Profesionalak bere lehen edizioa egingo du, Nazioarteko Azoka izateko bokazioarekin. Ekitaldi horren helburua da profesionalei etengabeko prestakuntza espezializatua eskaintza era askotarako ekintzen bidez: batetik, Euskadiko, Estatuko zein atzerriko hizlarien hitzaldiak, eta bestetik, tailer sorpresak, denok hain gustuko genuen Albarracíneko eredua bezalakoak berreskuratuz.
Horrez gain, topagune bat izango da, non elkarrekin batuko diren edizio, ilustrazio, komiki eta animazio munduko hizlari ospetsuak, eztabaidaz, gogoetaz eta erakusketaz betetako bi egunetan. Erakusleiho horretan parte hartuko dute euskal ilustrazio sarea osatzen duten
kolektibo independenteek.
Antolatzaileak
Euskal Irudigileak
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila
Vitoria-Gasteizko Udala
Arabako Foru Aldundia