Haurrei eta haiekin datozen helduei zuzenduta daude familientzako programak, Museoaz elkarrekin gozatzeko eta ikasteko esperientzia bizi ahal izateko.
Era askotako programak eskaintzen ditugu, adin-tarte askotarako eta hizkuntza askotan. Gainera, zuen kabuz etorri nahi baduzue, Museoaren ordutegian jarduera eta proposamen interesgarriak aurkituko dituzue zuentzat prestatuta Museoaren Atari aretoan, denbora-mugarik gabe.
Artium txikia
3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Igandero 12:15etik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1
Abenduak 3, igandea
Egiazkoa ala alegiazkoa? Egiazkoaren eta alegaizkoaren mugak jorratuko ditugu Santos Iñurrietaren lanetan eta Artium Bildumakoetan.
Abenduak 10, igandea
Sarai-ren istorioa. Sarairen istorioan oinarrituta ontzi eta landare magikoak sortuko ditugu. Goizak amonaren istorioak entzunez ematen dituen mexikar neskato bat da Sarai.
Abenduak 17, igandea
Alebrijeak. Ametsetan bizi dira alebrijeak, Mexikotik datozen eskulanak. Lantegian izaki koloretsu horiek sortuko ditugu egiazkoa/alegiazkoa kontzeptuak landuz.
Azaroak 5, igandea
Idoia Elorza. Nahi gabe nahita. Santos Iñurrietaren pertsonaietan inspiratuta benetako eta alegiazko izakiak sortuko ditugu margoekin.
Azaroak 12, igandea
Idoia Elorza. Mahai gainean. Santosen margolanetan ageri diren mahaien gainean familia bat gauzak utziz joan da. Zer kontatu nahi ote digute? Ipuin baten eta pista-joko baten bidez asmatuko dugu, eta gero itxura emango diogu guraizeak eta papera erabiliz.
Azaroak 19, igandea
Antton Goikoetxea. Nahastearen boterea! Gure garaiko artista ospetsuenetako batzuen lana ezagutuko dugu. Koloreak nahasten eta collage bat egiten ikasiko dugu.
Azaroak 26, igandea
Antton Goikoetxea. Zer kontatzen digute koadroek? Batzuetan koadroen atzean istorioak ezkutatzen dira. Lantegi honetan istorio horietako batzuk ezagutuko ditugu eta geurea sortuko dugu, pertsonaiak eta haiek bizi diren ingurua asmatuz. Artium Bilduman eta Santos Iñurrietaren lanean oinarrituta.
Good Morning Artium!
6-11 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Igandero 12:00etatik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
Abenduak 3, igandea
Haiku. Haiku delakoa hiru puntuko japoniar poema laburra da. Mauricio Orduñaren lanak inspiratuko gaitu poema labur bat idatzi eta ikusizko pieza bat sortzeko.
Abenduak 10, igandea
Stones or paper? Ura, pintzelak eta kontzentrazio handia lagun, marmol itxurako azalerak margotuz erlaxatuko gara.
Abenduak 17, igandea
Shadow Puppets. Gabonetarako itzal-teatro bat egiteko jokaleku eramangarri bat egingo dugu Santos Iñurrietaren pertsonaietan oinarriturik.
Azaroak 5, igandea
Azucena Monje. Artists´ books. Santos Iñurrietaren artista-koadernoetan oinarrituta
Azaroak 12, igandea
Azucena Monje. Paper city. Imagina dezakezu paperezko mundu bat?
Azaroak 19, igandea
Garazi Celaya. Chigiri e… Zeta-paperezko collageak eginez era guztietako irudiak, urmargo tankerakoak, sortzeko balio duen japoniar teknika.
Azaroak 26, igandea
Garazi Celaya. Mythology. Euskal tradizioak eta mitologia aztertu eta pertsonaiak sortuko ditugu, hautatutako narrazioari ondoen dagokien materialekin: lastoa, hostoak, buztina, harriak, papera… Gero bizia emango diegu gure antzoki eramangarrian.
Abenduak 3, igandea
Egiazkoa ala alegiazkoa? Egiazkoaren eta alegaizkoaren mugak jorratuko ditugu Santos Iñurrietaren lanetan eta Artium Bildumakoetan.
Abenduak 10, igandea
Sarai-ren istorioa. Sarairen istorioan oinarrituta ontzi eta landare magikoak sortuko ditugu. Goizak amonaren istorioak entzunez ematen dituen mexikar neskato bat da Sarai.
Abenduak 17, igandea
Alebrijeak. Ametsetan bizi dira alebrijeak, Mexikotik datozen eskulanak. Lantegian izaki koloretsu horiek sortuko ditugu egiazkoa/alegiazkoa kontzeptuak landuz.