CinémArtium. 2018ko maiatza

Hasiera: Asteartea, 22 Maiatza 2018

Zinema frantsesa ikusteko eta zinemari buruz frantsesez aritzeko lekua. Maiatzean: Suzanne

Bilboko Institut Français-arekin elkarlanean, hilean behin, hitzordu bat proposatzen du Artiumek, hilaren azken asteartean, frantsesezko pelikulak jatorrizko hizkuntzan ikusi eta, ondoren, ikusitakoari buruz solasean aritzeko, hori ere frantsesez, jakina.

Maiatzaren 22an, asteartea
Suzanne. Katell Quillévéré, Frantzia, 2012
Emanaldi aretoan, 19:00etan. Doan
Argibideak: 945 20 90 20

Institut Français

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand