Liburutegiko bereziak. 2018ko uztaila

Zinemaren inguruan eta Hileko proposamena

Zinemaren inguruan

Jarduera honek hautatutako pelikulak Artiumeko Liburutegian bakarka ikusteko aukera ematen du, baina baita filmei buruzko informazio zabalagoa izatekoa ere.

Hirugarren hiruhilekorako Ettore Scola italiar zuzendariaren pelikulak proposatzen dizkizuegu.

La famiglia. Ettore Scola, Italia, 1987
Erromatar familia burges baten 1906tik 1986ra bitarteko bizitzaren kronika. Carlo da kontalaria, italiera irakasle bat, eta bere bizitza kontatzen du bataiatu zuten egunetik gaur arteraino, seme-alaba eta ilobez inguratua.

grupo eulen

 

Hileko proposamena: Jazza zineman

Bai jazza eta bai zinema XX. mendean jaio ziren. Izatez ere, The Jazz Singer (1927) jotzen da historiako lehen soinudun pelikula. Jazzak pertsonaia eta soinu-banda gogoangarriak eman dizkio zinemari eta zinemagile askok beren pelikuletan integratu dute, beste pertsonaia bat balitz bezala.
Bi hizkuntza horien elkartzearen emaitza diren pelikula batzuez —nahiz fikziozkoak nahiz dokumentalak— gozatzeko aukera izango dugu. Zatoz Artiumeko liburutegira ezagutzera

Liburutegiaren ordutegia 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand