Zinemaren inguruan
Jarduera honek hautatutako pelikulak Artiumeko Liburutegian bakarka ikusteko aukera ematen du, baina baita filmei buruzko informazio zabalagoa izatekoa ere.
Hirugarren hiruhilekorako Ettore Scola italiar zuzendariaren pelikulak proposatzen dizkizuegu.
Una giornata particolare. Ettore Scola, Italia, 1977
1938ko maiatzaren 6an Hitler Erromara joan da bisitan. Jai handia da Italiako faxistentzat, eta ahalegin guztia egin dute harrera bikain bat egiteko. Teilape batean atezaina, etxekoandre bat, Antoinetta eta Gabriele besterik ez dira gelditu; azkena arrazoi ezkuturen batengatik poliziaren beldur da. Ospakizun politikoa alde batera utzita, oso harreman afektibo berezia sortuko da Antoniettaren eta Gabrieleren artean.
Hileko proposamena: Sobietar zinemaren klasikoak
SESBean 1922tik 1991ra bitartean egindako pelikulei esaten zaie sobietar zinema. Hasiera batean, pelikula haietako asko kutsu politiko handikoak ziren eta propagandarako pentsatuak. Sormen handikoak eta esperimentalak izaten ziren gainera. Serguéi Eisenstein da garai hartako adibide nabarmenenetako bat. Bilakaera handia izan zuen gero eta oso zuzendari bereziak sortu ziren, besteak beste Andrei Tarkovski, zinemaren historiako handienetakoa.
Zatoz Artiumeko liburutegira ezagutzera