Euskaraz
Arterako Hitzak programan artea eta literatura elkartzen dira, era horretan arteari hurbiltzeko eta hura ezagutzeko beste era bat eskainiz. Horretarako, idazleek gure bildumaz duten ikuspegia ematen dute.
Leire Bilbao
Gaztetxotan bertsotan aritu ondoren, 2006an eman zuen jauzia literatur mundura Ezkatak (Susa, 2006) bere lehen poema liburuarekin. Haur eta gazte literaturari dagokionez hogei lanetik gora argitaratu ditu. Horietariko zenbait sarituak. 2013an Etxepare saria jaso zuen Gerrak ez du izenik album ilustratuagatik. 2016an Lizardi saria Pikondoaren balada lanagatik eta 2017 Haur eta Gazte literaturako Euskadi saria Xomorropoemak eta beste piztia batzuk poema liburuarengatik.
Urriaren 16an, asteartea
Emanaldi aretoan, 19:00etan
Doako jarduera
Leire Bilbaok Maternidad Rafael Zabaletaren lana aukeratu du.

Sarrerak Online
Denda Online