FamiliArtium. Zer gertatzen da ilunpean? (2. edizioa)

Hasiera: Larunbata, 15 Abendua 2018

Familientzako lantegi berezia, haur eta helduek jolastuz eta sortuz gozatzeko

Familiartean egiteko lantegi hauetan kultura garaikidearekin lotutako gai ugari jorratzen da, haur eta helduek jolastuz eta sortuz gozatzeko.

Zer gertatzen da ilunpean (2. edizioa)

Lantegi honetan beste mundu ezezagun batzuk imajinatuko ditugu eta ilunpean zer gertatzen den jakingo dugu. Izan ere… geuk sortuko dugu dena! Jardueraren xedea da kolorearen teoriaren eta argiaren funtzionamenduaren oinarriak ezagutaraztea margo lumineszenteekin esperimentatuz. Garazi Celayaren eskutik.

Abenduaren 15ean, larunbata
17:00etatik 19:00etara
Plaza aretoan
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan
Toki mugatua. Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
6-12 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand