Familientzako gunea
Aurtengo eguberrietarako gune bat antolatu dugu familiako txikienek esperimentuak egin eta jolasteko, eta helduok, bitartean, kafetegitik ahamen bat jaitsi, liburu bat irakurri… eta uneaz goza dezazuen.
2018ko abenduaren 26tik 2019ko urtarrilaren 5era
Asteazkenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Larunbatak eta igandeak, 11:00etatik 20:00etara
2019ko urtarrilaren 5ean, larunbata, 11:00etatik 14:00etara
Familientzako gunea Arte askodun eguberri bat guztiontzat izeneko lantegi-programarekin bizkortuko da.
Eguberrietako lantegiak
Arte askodun eguberri bat guztiontzat. Gure ideiei modu sortzailean itxura emanez lan egingo dugu. Teknika eta material ugarirekin esperimentatuko dugu. Egunero proposamen berri bat egingo zaizu, eta beraz egunero etorri ahal izango zara nahi baduzu! Hezitzaile bat egongo da lantegian.
2018ko abenduaren 26tik 30era
2019ko urtarrilaren 2tik 5era
11:30etik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era
2019ko urtarrilaren 5ean, larunbata, 11:30etik 13:00etara
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan. Ez dago erreserba egin beharrik
Argibide gehiago: 945 20 90 20
Sarrerak Online
Denda Online