Abenduaren 6tik, osteguna, 9ra, igandea
11:00etatik 20:00etara Museoa zabalik
Erakusketak, bisita gidatuak, aretoetan barrena ibilbide berriak egin eta enigmak argitzeko erronka jotzen duten miaketa-koadernoak, lantegiak…, ekintzaz eta aurkikundez betetako proposamenak dituzu zain Artium Museoan abenduko zubi honetan.
Erakusketak: Queda mucho pasado por delante. Oroi, Artium Bildumaren azken aurkezpena, gozarazteaz gainera pentsaraziko dizuna; eta Kolore nomadak. Menchu Lamas, formen eta koloreen unibertsoa.
Erakusketa guztien miaketa-koadernoak, bakarka nahiz adiskideen eta senideen laguntzarekin argitzeko.
Artium osorik bisita gidatua Museoa eta erakusketak Museoko hezitzaile baten eskutik ezagutu nahi dituzuenontzako. Deitu 945209020 telefono-zenbakira eta ziurtatu ezazu tokia duzula. Zubiaren lau
egunetan, 12:30ean eta 18:30ean.
Belar-bilduma guztiontzat lantegia
Adin guztietako bisitarientzat pentsatutako lantegia.
11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era.
Botanikariak gara guztiok eta espedizio bat egingo dugu Artiumera! Landareak bilduko ditugu, haien izenak ikasiko ditugu, nola zaindu behar diren, haien istorioak…
Marraztu, margotu eta geure belar-bilduma egingo dugu. Edonork parte har dezake lantegi honetan, hasi txikienetatik –heldu bat lagun dutela– eta bisitari helduenetaraino. Artiumen lorategiaren ondoan elkartuko gara, han egingo baitugu gure landa-azterketa: landareei begiratu, espezieak sailkatu eta gogokoenak biltzea, gero dena lantegira eraman eta han patxadaz lan egiteko.
Tokia mugatua da, eta jendea etorri ahala beteko da. Doako jarduera, Museoko sarrera-txartelarekin.
Gogoan izan: Museoko sarrera doakoa da 14 urtez azpikoentzat eta 65 urtez gorakoei Zuk nahi duzuna tarifa ezartzen zaie (bisitariaren esku dago ordaintzen duen eta zenbat.
Sarrerak Online
Denda Online