Egun bakoitzean esperientzia desberdina izango da, aurrekoarekin alderatuta, eta era guztietako teknikak, materialak eta gaiak landuko dira. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.
Artium txikia
3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Igandero 12:15etik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1
Abenduak 13, igandea
Ezusteko eskultura. OROI erakusketako artelan berezi batek misterio bat ezkutatzen du, eta gu hura argitzen saiatuko gara. Zer dauka barruan? Gogora datozkigun erantzunak jaso eta eta buztinezko eskultura bat sortuko dugu, barruan misterio eta guzti. Garazi Celayaren eskutik.
Abenduak 20, igandea
Basoan. Basoan barrena nenbilela, ipuinez eta istorioz betetako lastozko burua zuen gizon batekin topo egin nuen… Naturako gaiak erabiliz, lantegian pertsonaia bat eratu eta magiaz estaliko dugu. Antton Goikoetxearen eskutik.
Abenduak 27, igandea
Ardi margolariekin amets egiten ote dute artistek? Ametsen eta fantasiaren mundua zein garrantzitsua den ikusiko dugu artisten irudimenerako, eta geure asmamena askatu eta artelan surrealistak sortuko ditugu. Andrea Ríos-en eskutik.
Good morning Artium!
6-11 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Igandero 12:00etatik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €. Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
Abenduak 13, igandea
Neguko ipuina. Gaua heldu eta Museoa ixten denean, egunean zehar gertatutakoaz hitz egiteko elkartzen dira artelanetako pertsonaiak. Azucena Mongeren eskutik
Abenduak 20, igandea
From painting to sculpture. Bildumako artelan batzuk sailkatzen zailak dira, margolan bat ala eskultura bat da?, ez bat eta ez bestea…, instalazio bat agian?, ready-made delako bat? Hitz horiek guztiek zer esan nahi duten ikasiko dugu eta lantegian Bildumako margolan bat eraldatu eta 3D-ko artelan bat bihurtuko dugu. Noelia Tofé-ren eskutik.
Abenduak 27, igandea
Identity. Nacionalismo doméstico artelanean oinarriturik, geure zigilua edo bandera sortuko dugu gure proposamenerako gai egokienak erabiliz. Garazi Celayaren eskutik.
Sarrerak Online
Denda Online