Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 16. Erakustaldia

Hasiera: Asteartea, 15 Urtarrila 2019

Amaiera: Osteguna, 31 Urtarrila 2019

FICMaren 16. erakustaldia: pelikula dokumentalak, bisita gidatuak, hitzaldia eta familientzako lantegia

Aurten Vitoria-Gasteizko FICMaren 16. erakustaldia egingo da Artiumen. 6 pelikula dokumental izango dira guztira, ingurumenarekin lotutako zenbait gairen inguruko gogoetak proposatuko dituztenak. Gainera, Würth La Rioja Museoko La llamada del bosque erakusketarekin lotutako hitzaldi bat izango dugu, familientzako lantegi bat eta, proiekzio bakoitzaren aurretik, Artium Bildumako artelan bat ikusiko dugu.

Urtarrilaren 15ean, asteartea
Artelana: Túneles simultáneos, Pedro Mora
Proiekzioa: The Reluctant Radical, Lindsey Grayzel, AEB, 77 min

Urtarrilaren 16a, asteazkena
Hitzaldia: La Würth Collection y la red de Museos Würth. Una experiencia expositiva de historia del arte y naturaleza en el Museo Würth La Rioja.
Silvia Lindner-ek, Errioxako Würth Museoaren zuzendariak, eta Carmen Palacios-ek, Museo bereko erakusketen koordinatzaileak, Errioxako Würth Museoa eta hark naturarekiko duen konpromisoa aurkeztuko dute La llamada del bosque, árboles y madera en pintura y escultura de la Colección Würth (‘Basoaren deia, zuhaitzak eta zura Würth Bildumako margolan eta eskulturetan’) erakusketaren bidez.
Emanaldi aretoan, 19:00etan

Urtarrilaren 17an, osteguna
Artelana: Monte Marina, Flecha eta Abuela Luz, Elena Aitzkoa
Proiekzioa: Hondar 2050, Cesare Maglioni, Espainia, 45 min

Urtarrilaren 22an, asteartea
Artelana: Antianimismo, Abigail Lazkoz
Proiekzioa: Rush Hour, Luciana Kaplan, Mexiko, 83 min

Urtarrilaren 24an, osteguna
Artelana: Pintura antisonora, Darío Villalba
Proiekzioa: The Uncertainty Has Settled, Marjin Poel, Alemania, 90 min

Urtarrilaren 26an, larunbata
Familientzako lantegia: Landare-hostoetan argazkiak errebelatzea. Irakaslea: Paula Ortiz. 6-12 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela.
Argazkiak modu naturalean errebelatzen ikasiko dugu Artiumen lorategian aurki daitezkeen elementuen gainean. Huntza, lore-hostoak, perrexila… horra eguzki-izpien bidez inprimatzeko oinarri gisa erabili ahal izango ditugun landareetako batzuk.
17:00etatik 19:00etara. Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan
Toki mugatua. Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

Urtarrilaren 28an, astelehena
Artelana: Summer vacation, Miki Leal
Proiekzioa: Unfractured, Chanda Chevannes, Kanada, 91 min

Urtarrilaren 31n, osteguna
Artelana: Pequeño riot, Fernando Sánchez Castillo
Proiekzioa: Chamán, David Gómez Rollán, Espainia-Mongolia, 82 min

Jatorrizko bertsioak eta gaztelaniazko azpitituluak
19:00etan – Artelanaren bisita: 25 lagun gehienez ere. Izena emandako hurrenkeran egingo da erreserba
19:30ean – Proiekzioa: Emanaldi aretoan
Hitzaldia: 19:00etan
Doako jarduera. Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand