Zinemaren inguruan
Jarduera honek hautatutako pelikulak Artiumeko Liburutegian bakarka ikusteko aukera ematen du, baina baita filmei buruzko informazio zabalagoa izatekoa ere.
Lehen hiruhieko hau emakumeek zuzendutako zinemari eskainiko diogu. Urtarrileko proposamena:
Wajib. Annemarie Jacir, Palestina, 2017
Aita-seme parea auto batean familiako alabaren ezkontzarako gonbidapenak banatzen… horra pelikularen haria. Bidaian zehar familiarteko harremanetan sakontzen du pelikulak.
Hileko proposamena. Aldizkari espezializatuak
Proposamen honen bidez Artium Museoko Liburutegi eta Dokumentazio-Zentroko funts bibliografikoen parte diren arte garaikidean espezializatutako aldizkariak aurkeztu eta ezagutarazi nahi dira. Ondokoak, esate baterako: Afterall, October, Artforum international, Art news, DAMN, Aesthetica, Dardo magazine eta Ars magazine.
Zatoz liburutegira hori guztia ezagutzera
Sarrerak Online
Denda Online