Familientzako lantegiak. 2019ko martxoa

Hasiera: Ostirala, 01 Martxoa 2019

Amaiera: Igandea, 31 Martxoa 2019

Haurrak eta beren lagun helduak elkarrekin hurbil dakizkioke arte garaikideari. Lantegi bakoitza, esperientzia desberdina

FamiliArtium

Lantegi-programa honekin, hilean behin, sormenarekin, artearekin eta irudimenarekin lotutako jarduera bat garatzeko aukera ematen da. Familiartean egiteko lantegi hauetan kultura garaikidearekin lotutako gai ugari jorratzen da, haur eta helduek jolastuz eta sortuz gozatzeko.

Materialak aztertzen. Ukimena
Oihal batzuen eta besteen adierazteko gaitasunak aztertuko ditugu, eta gero haiekin geure sorkuntza-proposamen egingo dugu. Pintura ere erabiliko dugu. Paula Ortiz-en eskutik.

Martxoaren 9an, larunbata 17:00etatik 19:00etara
6-12 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Plaza aretoan
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan. Toki mugatua
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

 

San Jose zubia

2019ko martxoaren 17an, igandea, 18an, asteartea, eta 19an, asteazkena

Lantegia: Eraldaketak, emaiezu gauzei bizi berria
11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era

Familientzako gunea
Plaza aretoan. Museoaren ordutegian

 

Igande goizean: Artium txikia eta Good Morning Artium!

Egun bakoitzean esperientzia desberdina izango da, aurrekoarekin alderatuta, eta era guztietako teknikak, materialak eta gaiak landuko dira. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20.

Artium txikia
3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Igandero 12:15etik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €. Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1

Martxoak 3, igandea
Urmargozko munstroak. Lantegi honetan urmargoa erabiliko dugu pintatzeko eta gero lastotxoekin putz egingo dugu margotutakoaren gainean. Hala forma abstraktuak sortuko ditugu, gero munstro bihurtuko ditugunak. Antton Goikoetxearen eskutik.

Martxoak 10, igandea
Benetan imajinatua. Aukeratu ezazu Museoko artelan bat. Zer gertatuko ote litzateke infinituraino luzatuko bagenu? Eta haren mugak gaindituz jarraituko bagenu? Artelan bat abiapuntu harturik hedatu egingo dugu haren benetako mugetatik harago, agian infinituraino. Horretarako pintura erabiliko dugu, beraz… ekarri artista-mantala ere! Garazi Celayaren eskutik.

Martxoak 24, igandea
Ihauteriak eta artelanak. Gogoko dugu ihauterietan mozorrotzea, artistek ere bai, seguru asko. Ba ote dago museoan jantzi dezakegun artelanik? Museoko artelanetan inspirazioa hartu eta jantzi bat egingo dugu. Andrea Ríos-en eskutik.

Martxoak 31, igandea
Udaberria Museoan! Etorri da azkenean udaberria, eta hori ospatzeko, naturan inspirazioa hartu eta lantegian artelan bat sortuko dugu landareekin. Andrea Ríos-eneskutik.

 

Good morning Artium!
6-11 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Igandero 12:00etatik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €. Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1

Martxoak 3, igandea
The first work in our Collection. Ezagutu ezazu Artium Bildumako margolan zaharrena, Benjamín Palenciak margotutako joera kubistako artelan txiki bat. Azucena Mongeren eskutik.

Martxoak 10, igandea
Let’s tell stories. Estilo eta teknika ugari dago istorioak kontatzeko… eta linograbatu aizun bat egingo bagenu? Zatoz zer den jakitera! Azucena Mongeren eskutik.

Martxoak 24, igandea
Houses. Artium Museoko erakusketetan barrena ibiliko gara artistek beren lanetan etxeak nola irudikatu dituzten bila. Lantegian arkitekto izango gara egun baterako eta geure ametsetako etxea sortuko dugu, babes eta bizileku. Noelia Tofé-ren eskutik.

Martxoak 31, igandea
What happens if everything changes? Zentzumenen bidez ezagutzen dugu mundua, baina… zer gertatuko ote litzateke zentzumenen bat faltako balitzaigu? Beste bide batzuk sortuko ditugu guztiok, ikusmena erabili gabe, artelanak «ikusi» ahal izateko. Garazi Celayaren eskutik.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand