San Jose zubia

Hasiera: Igandea, 17 Martxoa 2019

Amaiera: Asteartea, 19 Martxoa 2019

Familientzako gunea, bisita gidatuak eta lantegiak

Familientzako gunea

2019ko martxoaren 17an, igandea, 18an, asteartea eta 19an, asteazkena

Zubi honetarako gune bat antolatu dugu familiako txikienek esperimentuak egin eta jolasteko, eta helduok, bitartean, kafetegitik ahamen bat jaitsi, liburu bat irakurri… eta uneaz goza dezazuen.

Familientzako gunea zabalik egongo da 11:00etatik 20:00etara eta Eraldaketak, emaiezu gauzei bizi berria izeneko lantegiekin bizkortuko da.

 

Lantegiak

Eraldaketak, emaiezu gauzei bizi berria

Eguneroko gauzak hartu eta eraldatu egingo ditugu bizi berria emateko. Etxetik ekar ditzakezue gauzak hemen lan egiteko. Guk ere izango dugu zerbait hemen bertan.

2019ko martxoaren 17an, igandea, 18an, asteartea eta 19an, asteazkena
11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era
Plaza aretoan
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan
Toki mugatua. Erreserbarik gabe

 

Artium osorik bisita gidatuak

Martxoaren 16tik, larunbara, 19ra, asteartea
12:30ean eta 18:30ean

 

Lorategi argiztatua. Gazteentzako lantegia

Diziplina asko elkartzen diren lantegi hauetan, musika elektronikoa abiapuntu harturik eta oso modu esperimentalean beste diziplina batzuk jorratuko dira, hala nola performancea, bideoa, komikiak, marrazkiak… eta askoz gehiago! Elkarrekin lan egingo dugu Artiumen lorategian instalazio suntsikor bat sortzeko. Zentzumen askoren esperientzia horretarako 4 espazio sortuko ditugu, plastiko gardenezko 4 pantailarekin, tokiko landare ekin lotutako motibo abstraktuekin estaliko duguna. Tokian bertan sortutako soinuak ere gehituko ditugu. Ez da beharrezkoa aurretik ezer jakitea. Antton Goikoetxearekin eta Andrea Ríos-ekin.

Martxoaren 16an, larunbata
17:00etatik 19:00etara. Plaza aretoan
Doako jarduera
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

Gogoan izan: 14 urtez azpikoak doan sartzen dira Museora!
Argibide gehiago 945 20 90 20 zenbakian

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand