Diziplina asko elkartzen diren lantegi hauetan, musika elektronikoa abiapuntu harturik eta oso modu esperimentalean beste diziplina batzuk jorratuko dira, hala nola performancea, bideoa, komikiak, marrazkiak… eta askoz gehiago!
Musika, espazioa eta mugimendua
Musika abiapuntu harturik mapa edo tutorial bat egingo dugu, mugimenduak era plastiko batean irudikatuz eta, hala, musika entzutean, guztiok dantza egin ahal izango dugu. Anima zaitez!
Idoia Elorzarekin eta Antton Goikoetxearekin
Apirilaren 13an, larunbata
17:00etatik 19:00etara
Plaza aretoan. Doako jarduera
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
Sarrerak Online
Denda Online