Zinemaren inguruan
Jarduera honek hautatutako pelikulak Artiumeko Liburutegian bakarka ikusteko aukera ematen du, baina baita filmei buruzko informazio zabalagoa izatekoa ere.
Bigarren hiruhilekorako Eric Rohmer frantziar zuzendariaren pelikulak proposatzen ditugu. Maiatzean:
Ma nuit chez Maud. Eric Rohmer, Frantzia, 1969
Jean-Louis-ek, hogeita hamar urteko ingeniari katolikoak, Françoise ile horia ezagutu du mezatatik irtetean, eta egunen batean harekin ezkonduko dela pentsatu du, baina gero jende artean galdu du. Bestalde, haren adiskide zahar Vidal-ek, marxista porrokatuak, Maud dibortziatu ederraren etxera eraman du.
Hileko proposamena. Pritzker saria, arkitektura garaikidearen ikuspegi bat
Hil honetan munduko arkitektura-sari ospetsuenetako bat, Pritzker saria, jaso dutenen ibilbidea eta lana biltzen dituzten monografia sorta bat ezagutzeko aukera izango duzu.
Zatoz eta goza ezazu irakurtzen!