Familientzako lantegiak. 2019ko maiatza

Hasiera: Igandea, 05 Maiatza 2019

Amaiera: Igandea, 26 Maiatza 2019

Haurrak eta beren lagun helduak elkarrekin hurbil dakizkioke arte garaikideari. Lantegi bakoitza, esperientzia desberdina

FamiliArtium

Lantegi-programa honekin, hilean behin, sormenarekin, artearekin eta irudimenarekin lotutako jarduera bat garatzeko aukera ematen da. Familiartean egiteko lantegi hauetan kultura garaikidearekin lotutako gai ugari jorratzen da, haur eta helduek jolastuz eta sortuz gozatzeko.

Gorputza, espazioa eta denbora II

Lantegi honetan gorputza landuko dugu, nire gorputza eta zure gorputza, espazioan eta denboran mugituz, eta pieza performatzaileak sortuko ditugu familian. Ez gatoz antzeztera, errealitatea aurkeztera baizik, eta esperientzia bat bizitzera. Ekar ezazu arropa erosoa! Azucena Monge-ren eta Idoia Elorza-ren eskutik.

Maiatzaren 18an, larunbata, 17:00etatik 19:00etara
6-12 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doanGogoan izan: 14 urtez azpikoak doan sartzen dira Museora
Toki mugatua. Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

 

Museoen Nazioarteko Eguna 2019

Lantegia: Zientzia fikzioa. Idoia Elorzarekin

Maiatzaren 18an, larunbata, 11:30etik 13:30era
Zuk nahi duzuna tarifa

 

Igande goizean: Artium txikia eta Good Morning Artium!

Egun bakoitzean esperientzia desberdina izango da, aurrekoarekin alderatuta, eta era guztietako teknikak, materialak eta gaiak landuko dira. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20.

Artium txikia
3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Igandero 12:15etik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €. Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1

Maiatzak 5, igandea
Piñata party. riflepistolacañon erakusketan, haurtzaroko eta gaztaroko une atseginak dakartza gogora Jacobo Castellano-k istorioz betetako objektuen bidez. Haren lanen artean nabarmentzekoa da instalazio bat, zurezko elementuz eta gure aitona-amonen haurtzaroko jolas tradizionalak gogorarazten dizkiguten gozo-eltze zintzilikariz osatuak. Lantegian eskultura bat egingo dugu, gozo-eltzeak protagonista direla. Andrea Ríos-en eskutik.

Maiatzak 12, igandea
Artelan baten barruan. Gehienetan kanpotik ikusten ditugu artelanak eta irudimenaren bidez sar gaitezke haien barruan. Baina, zorionez, Museoan badira gorputzarekin ere barrura sar gaitezkeen sortze-lan batzuk, eta zer sentitzen den jakin dezakegu. Gero, lantegian, artelan erraldoi bat egingo dugu, barrura sartzeko moduko koadro bat. Andrea Ríos-en eskutik.

Maiatzak 19, igandea
Instalazioaren artea. Lantegi honetan, arte-instalazio baten sorreran parte hartuko dute neska-mutilek, jolasaren eta inguruarekiko elkarreraginaren bidez.Antton Goikoetxearen eskutik.

Maiatzak 26, igandea
Nolakoak gara barrutik? Denok berdinak ote gara? Museoaren aretoetan, jendea irudikatzen duten artelanei erreparatuko diegu, eta gero, ideia horiekin alegiazko pertsona bat sortuko dugu lantegian. Paula Ortiz-en eskutik.

 

Good morning Artium!
6-11 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Igandero 12:00etatik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €. Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1

Maiatzak 5, igandea
The first work in our collection. Ezagutu ezazu Artium Bildumako margolan zaharrena, kubismoan inspiratuta Benjamín Palenciak margotutako koadro txiki bat. Artelan berriagoekin alderatuko dugu, artea nola aldatuz joan den ikusteko. Azucena Monge-ren eskutik.

Maiatzak 12, igandea
Stop motion movie. Animazioaren hasieratik abiatuta, adibideren bat ikusiko dugu Museoko artisten artean, eta geure film labur biziduna sortuko dugu stop-motion delakoaren bidez. Garazi Celayaren eskutik.

Maiatzak 19, igandea
Art by chance. Litekeena ote da ustekabean artea sortzea? Lantegi honetan jolasa eta ustekabea erabiliko ditugu geure artelana asmatu eta sortzeko, eta hala, artisten sortze-prozesuan barneratuko gara. Noelia Tofé-ren eskutik.

Maiatzak 26, igandea
The garden of the five senses. Artistek, sarritan, naturan hartzen dute inspirazioa. Artiumen lorategira joango gara 5 zentzumenekin ikasteko. Lantegian gure gogoko landarearekin lan egingo dugu. Azucena Monge-ren eskutik.

 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand