Familientzako lantegiak. 2019ko urria

Hasiera: Igandea, 06 Urria 2019

Amaiera: Igandea, 27 Urria 2019

Igande goizean haurrak eta beren lagun helduak elkarrekin hurbil dakizkioke arte garaikideari.

FamiliArtium: familientzako lantegi berezia

Lantegi-programa honekin, hilean behin, sormenarekin, artearekin eta irudimenarekin lotutako jarduera bat garatzeko aukera ematen da. Familiartean egiteko lantegi hauetan kultura garaikidearekin lotutako gai ugari jorratzen da, haur eta helduek jolastuz eta sortuz gozatzeko.

Komikiak familiartean

Lantegi honetan pertsonaiak sortuko ditugu «gorpu guztiz fina» izeneko jokoan oinarrituz. Marrazki bat egin eta gero papera tolesten da; hartara, hurrengoak azken lerroa baizik ez du ikusten eta hartatik abiatuta jarraitu behar du marrazten. Gero, gidoi bat idatzi eta istoriotxo bat diseinatuko dugu 5 binetatan.

Azucena Monge-ren eskutik.

Urriaren 19an, larunbata 17:00etatik 19:00etara

Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan
Toki mugatua. Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
6-12 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela  

Igande goizean: Artium txikia eta Good Morning Artium!

Igande goizean haurrak eta beren lagun helduak elkarrekin hurbil dakizkioke arte garaikideari. Egun bakoitzean esperientzia desberdina izango da, aurrekoarekin alderatuta, eta era guztietako teknikak, materialak eta gaiak landuko dira.
Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

Igandero, 2019ko urriaren 6tik 2020ko maiatzaren 31ra

Artium txikia

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela Igandero 12:15etik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 € Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1

Good morning Artium!

6-11 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Igandero 12:00etatik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €, Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1

Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand