Familientzako lantegiak. 2019ko abendua

Hasiera: Igandea, 2019(e)ko Abenduaren 01a

Amaiera: Asteartea, 2019(e)ko Abenduaren 31a

FamiliArtium eta Familientzako lantegiak

FamiliArtium, familientzako lantegi berezia

Lantegi-programa honekin, hilean behin, sormenarekin, artearekin eta irudimenarekin lotutako jarduera bat garatzeko aukera ematen da. Familiartean egiteko lantegi hauetan kultura garaikidearekin lotutako gai ugari jorratzen da, haur eta helduek jolastuz eta sortuz gozatzeko.

Animazioko filmak Stop motion teknika

Garazi Celaya-ren eskutik
Familia osoarentzako lantegi honetan stop motion animazio teknikaren jatorria eta korronteak ezagutuko ditugu. Hainbat proposamenekin esperimentatuko dugu, geure animaziozko filma sortzen ikasteko.

Abenduaren 14an, larunbata 17:00etatik 19:00etara

Zentro-Museoko sarrera-txartelarekin doan
Toki mugatua
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
6-12 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela

sedena vertica web

 

Igande goizean: Artium txikia eta Good Morning Artium!

Igande goizean haurrak eta beren lagun helduak elkarrekin hurbil dakizkioke arte garaikideari. Egun bakoitzean esperientzia desberdina izango da, aurrekoarekin alderatuta, eta era guztietako teknikak, materialak eta gaiak landuko dira.
Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

Igandero, 2019ko urriaren 6tik 2020ko maiatzaren 31ra

Artium Txikia

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Igandero 12:15etik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1

Good Morning Artium!

6-11 urte bitarteko haurrentzat heldu bat lagun dutela
Igandero 12:00etatik 13:30era
Tarifa: helduak, 5 € eta haurrak, 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak, 2,5 € eta haurrak, € 1
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand