Deialdia: JAI Ikasketa Programa

Artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei edo sektoreko eragileei zuzendutako deialdia

Irakasleak: Katinka Bock, June Crespo, Moyra Davey, Jon Mikel Euba, Kobe Matthys-Agency, Lily Reynaud Dewar, Camila Sposati, Zbynëk Balandran

Tutoreak: Ibon Aranberri, Asier Mendizabal, Itziar Okariz

Izena emateko epea: 2020ko otsailaren 21etik martxoaren 31ra

Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, akordio bat sinatu dute Jardun Artistikoen Institutua (JAI) sortzeko. Artistei zuzendutako ikasketa-programa da, eta datorren udan irekiko ditu ateak. Praktika artistikoa izango da programaren muina, eta ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatuko ditu.

Institutuak ekainean irekiko ditu ateak, eta, hiru hilabetez, udako eskola baten moduan funtzionatuko du, baita truke eta gurutzaketa artistikoak garatzeko gune gisa ere. Prestakuntza Tabakalerako Sortzaileen Gunean izango da, ekainaren 1etik abuztuaren 30era bitartean, eta, gainera, irailean zehar fase publiko bat garatuko da Artiumen, non ikasketa programan parte hartzen dutenen lan prozesuak edota proiektuak aurkeztuko diren.

Deialdia (deialdiaren oinarriak ikusi) artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei edo sektoreko eragileei zuzenduta dago. Izena emateko epea zabalik egongo da 2020ko otsailaren 21etik martxoaren 31ra, 23:59ak arte [UTC+1]. Parte hartzeko, hautagaiek Tabakaleraren webgunean eskuragarri dagoen galdetegi baten bidez eman beharko dute izena, eta curriculum vitaea, biografia, motibazio gutun bat eta aurreko lanen dosier digital bat erantsi beharko dituzte bertan.

Ibon Aranberri (artista), Asier Mendizabal (artista eta KKHko irakaslea, Stockholmeko Royal Institute of Art) eta Itziar Okariz (artista) izango dira institutu berriaren tutoreak, eta irakasle lanetan Katinka Bock, June Crespo, Moyra Davey, Jon Mikel Euba, Kobe Matthys-Agency, Lily Reynaud Dewar, Camila Sposati eta beste batzuk arituko dira. Horrez gain, Institutuak ikerketa batzorde bat izango du, Beatriz Herráez (Artiumeko zuzendaria), Oier Etxeberria (Donostiako CICC Tabakalerako Arte Garaikideko arduraduna) eta aipatutako hiru tutoreek osatua. Batzordekideak izango dira artista eskola osatuko duten 20 partaideen aukeraketa egingo dutenak.

Tabakaleraren webgunean 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand