Oharra
Prebentzio-neurri gisa, jarduera hau bertan behera geratuko da berriz ezer esan arte.
Barkatu eragozpenak
Diziplina asko elkartzen diren lantegi hauetan, musika elektronikoa abiapuntu harturik eta oso modu esperimentalean beste diziplina batzuk jorratuko dira, hala nola performancea, bideoa, komikiak, marrazkiak… eta askoz gehiago!
Urtarrilaren 18an, larunbata, 17:00etan
Irudiaren atzetik doan soinua
Filmetan, normalean ez diogu erreparatzen soinuari, eta horren erakusle da filmei buruz hitz egiten dugunean ikusi aditza erabiltzen dugula beti. Tailer honetan, ikustea bigarren mailako ekintza izango da, eta entzutera bideratuko dugu arreta, hau da, filmak entzungo ditugu. Hartara, soinuak informazio ugari ematen digula konturatuko gara. Amaitzeko, praktikan jarriko dugu ikasitakoa, eta esanahia sortzeko elementu nagusitzat soinua darabilen film labur bat egingo dugu.
Antton Goikoetxea musikari eta hezitzailearen eta Paula Ortiz hezitzailearen eskutik
Museoko sarrera-txartelarekin doan.
Sarrerak Online
Denda Online