#ArtiumMuseoKonektatua. Artium Museoak bookcrossing ekimen bat sustatu du beste urte batez, 14garrena jada. Oraingo honetan, ekimen horrek izaera birtuala izango du.
Horretarako, Estatu osoko 39 museok bideo komunitario bat partekatuko dute datorren ostegunean, apirilaren 23an, sare sozialetan, eta bakoitzak liburu bat irakurtzea gomendatuko du.
Artiumek Juan Luis Morazaren Gordailua 1987-1988 Depósito erakusketaren katalogoa aukeratu du, joan den urtarrilean argitaratua.
Gure Liburutegiaren eta Dokumentazio Zentroaren proposamena da, eta #ArtiumMuseoKonektatua proiektuan txertatzen da.
Sarrerak Online
Denda Online