Artium txikia
Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek Museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.
3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: igande goizetan, 12:15etik 13:30era. Argibideak eta erreserbak: 945 209 020
2020ko udazkeneko Artium txikia lantegiak
Urriaren 4an, igandea
Mutanteak. Zer da mutazio bat? Nondik sortzen dira, zer gertatzen zaie, zer egiten dute, nolakoak dira? Lantegi honetan, gure izaki mutantea sortuko dugu, inguruan ditugun gauzak erabiliz, eta haiei buruzko istorio bat kontatuko dugu. Natalia Albéniz-en eskutik.
Urriaren 11n, igandea
Kopiatu, errepikatu eta aldatu. Hiru urrats egingo ditugu: gustuko dugun zerbait bilatu, kopiatu eta, gero, kolorea, tamaina eta forma aldatuko dizkiogu. Paula Ortiz-en eskutik.
Urriaren 18an, igandea
2D eta 3D. Zer material erabil genezake 2Dkoa den zerbait 3Dko bihurtzeko? Askotan, material berberak erabiltzen dira etxe bat eraikitzeko: burdina, harria, egurra, lokatza… Nondik ateratzen dira? Gaurko lantegian euskal eskultore batzuen lana ezagutuko dugu eta gure lanetan material industrialak erabiltzeko moduak ikusiko ditugu. Paula Ortiz-en eskutik.
Urriaren 25ean, igandea
Errepikatzeak erritmoa du. Jarduera honetan Gema Intxausti artistaren lana ezagutuko dugu. Haren erakusketan narrazio txikiak sortzeko eta, aldi berean, erritmo eta patroiekin jolasteko hitzen eta testuen erabilera ikusiko dugu. Hark bezala, ideia edo forma bat errepikatuko dugu askotan, ustekabeko emaitza bat lortzeko. Natalia Albéniz-en eskutik.
Azaroaren 1ean, igandea
Gauza handi txikiak. Gaurko lantegian ikusiko dugu ez dela beharrezkoa artelan baten eskala handia izatea, horrek ez du hobea egiten; aitzitik, istorio txikietatik eta obra txikietatik abiatuta gauza handiak konta ditzakegu. Formatu txikiko lanak egin eta istorio bat sortuko dugu. Natalia Albéniz-en eskutik.
Azaroaren 8an, igandea
Postalak. Moyra Daveyren erakusketa ikusi eta formei, koloreei eta zigiluei erreparatuko diegu. Haren lanak familiari eta lagunei bidaliko geniekeen postal bat egiteko inspirazio iturri izango dira. Noiztik ez duzu postalik bidali? Andrea Ríos-en eskutik.
Azaroaren 15ean, igandea
Amestutako arkitekturak. Museoan ikus dezakegu artista batzuek alegiazko arkitekturak sortu dituztela benetako lekuak aldatzeko edo nobela bateko pertsonaiak bertan bizi daitezen. Hala egin du Gema Intxaustik, esate baterako. Lantegi honetan, literaturako pertsonaia bat aukeratu eta leku zoragarria asmatuko diogu. Andrea Ríos-en eskutik.
Azaroaren 22an, igandea
Artium nire neurrira. Ezer ez da estatikoa, ezta eraikinak ere. Izaki bizidunak eta paisaia naturalak bezala, gure hirietako elementuak ere ez aldatu egiten dira. Nola imajinatzen duzu Artium etorkizunean? Zer itxura izango du? Zer erabilera izango du? Zer aldatuko ote da? Andrea Ríos-en eskutik.
Azaroaren 29an, igandea
Kamera iluna. Argazki kamera baten barruan egon nahiko zenuke nola funtzionatzen duen ikusteko? Lantegi honetan kamera ilunaren fenomenoa ezagutu eta argiarekin eta kolorearekin esperimentatuko dugu. Paula Ortiz-en eskutik.
Abenduaren 6an, igandea
Espazioa eta mugimendua. Espazioak gure mugimenduak baldintza ditzake? Lantegian espazioa betetzeko moduak aztertuko ditugu, gorputz-adierazpena eta mugimendua landuz. Paula Ortiz-en eskutik.
Abenduaren 13an, igandea
Artea eta teknologia. Elena Asins bere lanak egiteko teknologia erabili zuen lehen artistetako bat izan zen. Lantegian, tresnak sortuko ditugu, gure lanak sortzeko lgungarri izango zaizkigunak. Paula Ortiz-en eskutik.
Abenduaren 20an, igandea
Animalien istorioak. Moyra Davey artistaren erakusketan animalien argazki asko daude. Zer istorio ezkutatzen ote dituzte irudi horiek? Imajinatzen ausartzen al zara? Andrea Ríos-en eskutik.
Abenduaren 27an, igandea
Zuria eta beltza vs kolorea. Luzaroan argazkigintza eta zinema zuri-beltzean izan ziren, eta kolore horiek nolakoak izan zitezkeen imajinatzen badugu? Andrea Ríos-en eskutik.
Good Afternoon Artium!
Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.
6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: larunbatero 17:30etik 19:00etara. Argibideak eta erreserbak: 945 209 020
2020ko udazkeneko Good Afternoon Artium! lantegiak
Urriaren 3an, larunbata
Monkey See Monkey Do. Gema Intxaustiren eta Gabriela Kraviezen lanak arakatuko ditugu, besteak beste, gure inguruan aurkitutako elementuak kopiatu eta errepikatzen dituztenak. Azucena Monge-ren eskutik.
Urriaren 10ean, larunbata
Family stories. Ziur zure familian oso istorio interesgarriak gertatu direla. Gema Intxaustik ere bere arbasoez hitz egiten du bere lan batean. Gaur, Museoan, margoekin eta argazkiekin kontatuko dugu gure historia. Andrea Ríos-en eskutik.
Urriaren 17an, larunbata
Clay & More. Artiumeko erakusketetako eskulturen materialak behatu eta aztertu ondoren, buztinaren aukera amaigabeekin esperimentatu eta jolastuko gara gure gauzak sortzeko. Azucena Monge-ren eskutik.
Urriaren 24an, larunbata
What's Going on There? Artiume Bildumako lan batzuetan elementu bat ez datozen elementuak eta elementu arraroak aurkitzen ditugu, eta galdera hau datorkigu burura: «Baina... Zer gertatu da hemen?» Lagun iezaguzu zure irudimenarekin misterio horiek deskubritzen eta istorio liluragarriak asmatzen, testuak eta komiki formatua landuz. Azucena Monge-ren eskutik.
Urriaren 31ean, larunbata
Small Is Beautiful. Gema Intxausti artistak zeloa erabiltzen du tamaina txikiko eta akabera oso bereziko eskultura-piezak egiteko. Bere ideiatik abiatuta sortuko ditugu gure eskulturak, eta zeloa izango dugu material bakarra. Azucena Monge-ren eskutik.
Azaroaren 7an, larunbata
My Family And Other Animals. Lantegi honetan komikiaren hizkuntza erabiliko dugu istorio bat kontatzeko, familian gertatutako pasadizo batetik abiatuta, lau iruditan. Azucena Monge-ren eskutik.
Azaroaren 14an, larunbata
Who Do You Think You Are? Zutaz zerbait kontatu behar izango bazenu, zer esan, marraztu eta idatziko zenuke? Azucena Monge-ren eskutik.
Azaroaren 21ean, larunbata
The Ideal City. Hiriak eskultoreek pentsatuta baleude, nolakoak ote lirateke eraikinen formak, parkeak…? Badira arkitekturan interes handia duten artistak, hala nola Nestor Basterretxea, leku imajinarioekin amets egiteko aukera ematen digutenak. Antton Goikoetxea-ren eskutik.
Azaroaren 28an, larunbata
Storytelling Picture. Ipuin bat sortuko dugu artelanen bidez eta, lantegian, irudiz hornitzen saiatuko gara. Garazi Celaya-ren eskutik.
Abenduaren 5ean, larunbata
Inside Out. Jorge Oteiza artistaren lana ikusiko dugu haren espazio zabalak aztertzeko. Espazio hutsa irudikatuko dugu, begiratu batera bete gabe egon arren, inguratzen gaituena eta hor dagoena. Garazi Celaya-ren eskutik.
Abenduaren 12an, larunbata
Monochromatic Landscapes. Lantegi honetan grisen eskalarekin lan egingo dugu. Haurrek zuria eta beltza nahasten ikasiko dute, eta hainbat «balio» lortuko dituzte; azkenik, Moyra Daveyren argazkietan oinarritutako koadro kolorebakar bat egingo dute. Antton Goikoetxea-ren eskutik.
Abenduaren 19an, larunbata
Collage Technique. Tailer honetan Moyra Daveyren obran oinarritutako collage bat egingo dugu. Haren lanetan ohikoak diren materialak erabiliko ditugu, hala nola tinta, aluminiozko zinta eta argazkiak. Antton Goikoetxea-ren eskutik.
Abenduaren 26an, larunbata
It's All a Matter of Scale. Inguratzen gaituzten objektuen tamaina eta hurbilduz edo urrunduz gero nola hautematen ditugun, horra lantegi honen abiapuntua. Argazkia eta collagea erabiliz, era bateko eta besteko efektu optikoak sortuko ditugu, eta ohartuko gara dena eskala eta ikuspuntu kontua dela. Azucena Monge-ren eskutik.
Sarrerak Online
Denda Online