Artium txikia
Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek Museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.
3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020
Urtarrilaren 3an, igandea
Bi kolore baino ez Bai, bi besterik ez, Agustín Ibarrolak Paisajes de Euskadi-n eta Ana Laura Aláez-ek Dedos-en egin zuten bezala. Aukera itzazu kolore desberdineko bi kartulina eta bi margo eta deskubritu ezazu zer egin dezakezun horrekin. Natalia Albénizekin.
Ordutegia: 12:15etik 13:30era
Urtarrilaren 10ean, igandea
Asmatu izenburua Asma ote liteke obra baten izenburua gure gorputza erabiltze hutsarekin? Proiektoreak, pingura eta gure gorputza besterik ez dugu beharko. Paula Ortizekin.
Ordutegia: 12:15etik 13:30era
Urtarrilaren 17an, igandea
Positiboa eta negatiboa Jarduera honetan June Crespo artistaren lana ezagutuko dugu eta hark bezala, lantegian eskultura landuko dugu. Gure gorputza erabiliz anatomía eta bolumen berriak sortuko ditugu. Andrea Ríosekin.
Berria! Ordutegia: 11:15etik 12:30era eta 12:15etik 13:30era
Urtarrilaren 24an, igandea
¿Zer da hori! June Cresporen eskultura batzuetan, Helmets-en edo Core-n esate baterako, aztarnak ikusten ditugu, eta askotan han zer falta den imajinatzen dugu, artista zertan pentsatzen arituko zen… Gure marrazkian gauza bera egingo dugu. Natalia Albénizekin.
Berria! Ordutegia: 11:15etik 12:30era eta 12:15etik 13:30era
Urtarrilaren 31n, igandea
Pintura ezkutua Maider Lópezen eta Juncal Ballestínen artelan batzuetan pintura ez dago agerian. Haiek bezala, guk ere pintura ezkutuan dagoen baina margoa ikusten den artelanak sortuko ditugu. Paula Ortizekin.
Berria! Ordutegia: 11:15etik 12:30era eta 12:15etik 13:30era
Good Afternoon Artium!
Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.
6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020
Urtarrilaren 2an, larunbata
Pure geometry. Bilduman zehar ibiliko gara geometria erabiltzen duten lanei begira eta gero lantegian forma horiekin esperimentatuko dugu. Azucena Mongerekin.
Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
Urtarrilaren 9an, larunbata
Past & Present. Lantegi honetarako proposamena da aztertzea nola aldatu diren artearen irudiak iragan hurbiletik hona. Horretarako, Zeru bat erakusketako hainbat lan alderatuko ditugu gure oraingo unearekin. Garazi Celayarekin.
Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
Urtarrilaren 16an, larunbata
Soft and hard. June Crespo artistak bere eskulturak eraikitzeko materialak nola muntatzen dituen ikusiko dugu. Azucena Mongerekin.
Berria! Ordutegia: 16:00etatik 17:30era eta 17:30etik 19:00etara
Urtarrilaren 23an, larunbata
From 2D to 3D. Nola igarotzen gara 2Dtik 3Dra? Néstor Basterretxeak Atlántida lanean bezala, guk aretoetan marraztu eta gero bolumenak sortuko ditugu lantegian. Garazi Celayarekin.
Berria! Ordutegia: 16:00etatik 17:30era eta 17:30etik 19:00etara
Urtarrilaren 30ean, larunbata
What if. Zer gertatuko litzateke margolaritza eta eskultura nahastuko bagenitu? Eta horman zintzilikatu beharrean airean zintzilikatuko bagenu? Eta airean margotuko bagenu? Eta…? Antton Goikoetxearekin.
Berria! Ordutegia: 16:00etatik 17:30era eta 17:30etik 19:00etara
Sarrerak Online
Denda Online