Sarrera doan.
Beharrezkoa da erreserba egitea 245 20 90 20 telefonora deituta
Streaming bidezko emaitza eta Artiumen Youtube kanalean.
Martoxaren 6an, larunbata
Moyra Davey-ren Les Goddesses trilogiaren proiekzioa
- Les Goddesses, (2011)
- Hemlock Forest (2016)
- Wedding Loop (2017)
Artium Museoko Emanaldi aretoan, 16:30etik – 18:30era
Aurkezlea: Beatriz Herráez. Artium Museoaren zuzendaria.
Solasaldia: Moyra Davey, Lur Olaizola, Laura Vallés
Artium Museoko Emanaldi aretoan, 19:00etan. Ingelesez; aldibereko itzulpena egingo da.
Moyra Daveyk Museoan duen erakusketa zabalik dagoen azken asteburua izango denez, kanadar artistaren Les Goddesses triologia osatzen duten hiru filmak proiektatuko dira Emanaldi aretoan: Hemlock Forest (2016), Wedding Loop (2017) eta Les Goddesses (2011).
Jarraian, solasean arituko dira Moyra Davey, Lur Olaizola zinemagile eta Tabakalerako ikus-entzunezko programen koordinatzailea, eta Laura Vallés, idazlea, arte garaikidearen ikertzailea eta komisarioa eta Concreta aldizkariaren editorea. Moyra Daveyk bideokonferentzia bidez parte hartuko du New Yorketik, eta halaxe arituko da Laura Vallés ere, Londrestik.