Jendaurreko irakurraldiak
Apirilaren 23an, Liburuen Nazioarteko Eguna dela eta, Jendaurreko irakurraldien edizio berri bat izango dugu. Arte eta kultura garaikideko testuen irakurraldi horietan liburuak irakurleen bila aterako dira.
Kulturaren arloko profesionalak gonbidatzeaz gain, irakurketaren esperientzia partekatu nahi duten pertsona guztien topagune izan nahi du jarduera honek. Nahi duenak bere testua ekarri ahal izango du, betiere artearen eta kulturaren munduari lotua. Parte hartzeko txanda bat hautatu behar da biblioteca@artium.eus helbidera mezu bat bidaliz eta harremanetarako telefono bat eta ordutegiari dagokion lehentasuna adieraziz.
Jendaurreko irakurraldia Emanaldi aretoan egingo da 11: 00etatik 14: 00etara bitartean. 12: 30etik 13: 30era, AMA aldizkariaren testuak irakurriko dituzte argitalpen-batzordearen kideek.
AMA aldizkariaren 0 alearen aurkezpena. Zeru bat, hamaika bide
Artium Museoak aldizkari bat jarri du abian, eta lehen zenbakia lurraldean garatutako praktika artistikoei eta horiek nazioarteko testuinguruarekin dituzten loturei buruzko hausnarketara bideratuta dago, Museoaren erakusketa-programaren ildoekin bat etorriz, eta, zehazki, Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian izeneko tesi-erakusketarekin. Argitalpen-batzordeak egingo du aurkezpena.
Oraingoan, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu diren ekintzen artean kokatzen da Paperetik Hitzera.
Apirilaren 23an, ostirala. Emanaldi aretoan. 12:30ean
Bookcrossing
Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Artium Museoak bookcrossing esperientzia bat edo liburuak askatzeko kanpaina bat sustatu du hamabosgarren urtez jarraian, baina oraingoan birtuala izango da.
Museo eta arte zentroek bideo bat partekatuko dute elkarrekin hilaren 23an sare sozialetan, eta bakoitzak bere argitalpen edo bildumetako bat gomendatuko du.