Basterretxea urratsez urrats

Basterretxea urratsez urrats Argazkia: Luis Ziarrusta

Hasiera: Larunbata, 2021(e)ko Urriaren 16a

Amaiera: Azteazkena, 2021(e)ko Abenduaren 08a

2021eko udazkenean, Nestor Baterretxearen lanak eta irudiak garrantzi berezia izango dute Vitoria-Gasteizen, eskultoreak presentzia nabarmena eta berezia duen jatorri bateko eta besteko hiru proposamen aldi berean gauzatuko baitira.
Alde batetik, bai Eusko Legebiltzarrak —osoko bilkuren aretoa Izaro obra ikonikoaren buru da—, eta bai Vital Fundazioak, artistaren familiarekin batera Basterretxearen ekoizpenean barrena ibilbide bat eginez, eskaintzen dizkioten erakusketa monografikoak daude. Eta, bestetik, presentzia nabarmena du Artium Museoaren, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren bildumako funtsekin egin den Zeru bat, hamaika bide erakusketan.

Testuinguru horretan, hiru erakundeek —Eusko Legebiltzarrak, Vital Fundazioak eta Artium Museoak— bisita gidatuen programa bateratu bat prestatu dute, beren proposamenen elementu garrantzitsuenak ezagutuz, XX. Mendearen bigarren erdiko euskal artearen funtsezko irudi baten nortasunean eta ekoizpenean sakontzeko.

 

 

Bisitak larunbat, igande, zubi eta jaiegunetan, urriaren 16tik abenduaren 8ra
Ordutegia
    11:00etan gaztelaniaz
    11.30ean euskaraz
Noiz
    Urrian: 16, 17, 23, 24, 30 eta 31.
    Azaroan: 1, 6, 7, 13, 14, 20, 21, 27 eta 28.
    Abenduan: 4, 5, 6, 7 eta 8.
Izen-ematea:  945 209 020 telefonoan eta museoko txartel-leihatilan bezperako 19:00ak arte.
Sarrera doan

1.- erakusketa:  Izaro- Nestor Basterretxea

Komisarioa: Peio Aguirre
Antolatzaileak: Eusko Legebiltzarra eta Bilboko Arte Ederren Museoa
Eusko Legebiltzarra orain 40 urte (1980an) sortu zela ospatzeko, haren egoitzan Nestor Basterretxearen Izaro eskulturaren intrahistoriaren berri ematen duen erakusketa bat dago. Eskultura sortzeko prozesuan artistak egindako zirriborro eta marrazkiek, askotariko dokumentu, argazki edo prentsa-ebakinek, eta irudiaren erreplika, bertsio eta erabilerek osatzen dute erakusketa. Material horiek, garai bereko beste obra batzuekin batera —ondoko iturrietatik: Eusko Legebiltzarra, Ipiña Bidaurrazaga Bilduma, Kutxa Fundazioa, Lazkaoko Beneditarren Fundazioa, Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Basterretxea Familia—, Nestor Basterretxearen sormen artistikoaren metodoa ulertzeko aukera ematen dute, eragin handia izan baitzuen harengan industria-diseinuarekiko eta -ekoizpenarekiko zuen interesak. Izaro enblematikoaren sorreraren ibilbidea aurkezteaz gain, artista eta haren unibertso formala omentzen ditu erakusketak.

Izaro, Euskadiko Legebiltzarraren ikur instituzionala, haritz zurez egindako eskultura trinkoa da, Gernikako Zuhaitz Zaharraren inkrustazioak ditu, eta goitik begiratzen die Legebiltzarreko eztabaidei 1983an, egilearen ikuskaritzapean, Ganberaren aurreko aldean kokatu zenetik. Erakusketa dela-eta, Basterretxearen beste lan handi bat, Homenaje al Árbol de Gernika (1979), Izaroren aurrekari zuzentzat jotzen dena, Kutxa Fundazioak Eusko Legebiltzarrari utzi dio, komodatuan, eta bertan egongo da datozen urteetan.

2. erakusketa: Néstor Basterretxea

Antolatzaileak: Fundación Vital Fundazioa eta Talka Galeria

Vital Fundazioa erakusketa-zentroak Nestor Basterretxea erakusketa du ikusgai, artistaren (1924-2014) lanaren errepaso zabala. Erakusketa honetan bere izaera polifazetikoa nabarmendu da eta publikoak inoiz argitara atera gabeko lanak ikusteko aukera izango du. Vital Fundazioak, familiarekin batera, Basterretxearen lan artistikoa omendu nahi izan du, eta haren diseinuei bizitza desberdinak emanez bere lanak berrinterpretatzera eraman zuen etengabeko esperimentazio-borondatea erakustea izan da helburua. Haren esperimentatzeko borondate etengabea utzi nahi izan du agerian, lanak behin eta berriz berrinterpretatzera eraman zuena, bere diseinuei bizitza ugari emanez.

Marrazkia da erakusketaren ardatza. Arkatza, errotuladorea eta papera izan ziren ezagutzen ditugun obra askoren hasiera. Estetikari aurre egiteko zuen moduak diziplina batzuen eta besteen arteko harremanak alde batera uztea eragozten zion; eta esan beharra dago diziplina horietako zenbait ezezagunak direla publikoarentzat.

Erakusketa artistaren lanaren 60 urte baino gehiagoren berrikuspena da, hiru espaziotan banatua: figuratibotik abstrakturako bidaia, planotik espaziora eta imajinatutakotik sakratura. Hau da, pinturan hasi zenetik eskulturari ekin zion arte, baina zinemagintzan, diseinu industrialean, grafikoan eta altzarigintzakoan egin zituen saiakerak, arkitekturan eta hirigintzan burutu ez ziren proiektuak, argazkigintza, kartelgintza edo idazketa lanak ahaztu gabe.

3. erakusketa:  Zeru bat hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian

Komisarioak: Xabier Arakistain, Beatriz Herráez eta Miren Jaio

Ibilbidea Artium Museoaren aretoetan amaitzen da, Bildumari eskainitako erakusketan ikusgai dauden Nestor Basterretxearen lanak eta proiektuak bisitatuz. 1977 da funts museografikoen erakusketa honen abiapuntua, mugarri politiko, sozial eta kultural askoko aldia hasi baitzen urte hartan, eta 2002an amaitzen da, erakundea ireki zen urtean. Narratiba ireki eta eraikitzen ari den baten eran planteatu da erakusketa, ehun artelan, dokumentu eta artxiboko material baino gehiago biltzen dituena, proiektuak hartzen duen mende laurdeneko adierazpen aniztasunean barrena bidea eginez.

Ikusgai dauden pieza askotan, marrazkiaren bi dimentsioetatik espaziora arteko garapena jarraitu daiteke, eta ibilbide hori zenbait arkitektura-proiektu eginez amaituko da. Proiektu horiek maketa, collage eta marrazkietan agertuko dira erakusketaren ibilbidean. Lan horiek dauden espazio berean Esther Ferrer, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida artistenak daude, baina baita gaur egungo Txomin Badiola, Maria Luisa Fernández eta Ibon Aranberrirenak ere. Azken horren Gaur Egun (This is CNN) eskulturak, 2002. urtean eginak, Izaro eskultura dakar gogora,  zeinarekin hasi baitugu ibilbidea.

Jaitsi liburuxka 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand