Familientzako lantegiak. 2022ko urtarrila

Hasiera: Igandea, 02 Urtarrila 2022

Amaiera: Igandea, 30 Urtarrila 2022

Artium txiki eta Good Afternoon Artium, asteburuetarako planik onenak.

Artium txikia

Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek Museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela 
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:15etik 12:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Artium txikia lantegiak urtarrilean

Urtarrilaren 2an, igandea
Zoria. Zer garrantzi du zoriak artista baten lanean? Zer emaitza eskaintzen ditu? Lantegi honetan hainbat pertsonaia sortuko ditugu, urmargoaren teknikak dakarren bilakaeraren berri emanez. Natalia Albénizekin

Urtarrilaren 9an, igandea
Paisaiak.
Txaro Arrazolaren eta beste artista batzuen lanak ikusi eta paisaiaren ideiari heltzeko moduak aztertuko ditugu. Paula Ortizekin

Urtarrilaren 16an, igandea
Zu, ni… totema! Gaur Mariana Castillo Deball artista mexikarrak sortutako eskulturak ezagutzea proposatzen dizuegu, ondoren lantegia, forma horiek berak material batzuekin eta besteekin saiatu eta gure totema eraikitzeko. Andrea Ríosekin

Urtarrilaren 23an, igandea
Gorputz-ekintzak. Lantegi honetan gure gorputzaren zati bat aukeratu eta haren molde bat egingo dugu. Gero, hura oihalez estaliko dugu, gure diseinua sortzeko. Antton Goikoetxearekin

Urtarrilaren 30ean, igandea
Paperezko arkitekturak. Kartoi meheak moztu, tolestu eta bolumena emango diegu, espazioak sortzeko eta leku berriekin amets egiteko. Antton Goikoetxearekin

Good Afternoon Artium!

Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Good Afternoon Artium! lantegiak urtarrilean

Urtarrilaren 8an, larunbata
Body art.
Museora egingo dugun bisitan, beren sorkuntzak gorputzarekin lotzen dituzten artisten lanak ezagutuko ditugu. Lantegian, tatuaje itxurako autoerretratu bat egingo dugu, gure gorputza oihal gisa erabiliz. Noelia Toférekin

Urtarrilaren 15an, larunbata
Landscape.
Gaur, formatu handiko paisaia bat egingo dugu lantegian, egunkarien ebakinez eta argazkiz osatua. Azucena Mongerekin

Urtarrilaren 22an, larunbata
Equilibrium. Hainbat eskultura ikusiko ditugu, haien materialak, elementuak, espazioan eta eskalan duten kokapena aztertzeko. Horretan oinarrituta, lantegian, eskultura-totemez osatutako baso bat sortuko dugu, oreka erronka hartuta. Noelia Toférekin

Urtarrilaren 29an, larunbata
Point and line to plane.
Hiru elementu horiek sorkuntza artistikoan zer rol duten ikusiko dugu museoko aretoetan. Gero, gure proposamenak sortuko ditugu 3 elementu horiekin esperimentatuz. Azucena Mongerekin

 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand