Pentsatzeko leku bat: Mikel Onandiaren, Rocío Robles Tardíoren eta Sergio Rubiraren solasaldia

Hasiera: Ostirala, 21 Urtarrila 2022

Pentsatzeko leku bat. Arte-eskolak eta -praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979 erakusketaren irekiera dela eta, Rocío Roble Tardío, Mikel Onandia eta Sergio Rubira komisarioek elkarrizketa bat izango dute horren inguruan eta egindako ikerketa-prozesuaren inguruan.

Urtarrilaren 21ean, ostirala, 18:00etan
Museoaren Emanaldi aretoa
Sarrera doan. Toki mugatua. Erreserbak: 945 20 90 20

Pentsatzeko leku bat Jorge Oteizak Euskal Herriko jendearen hazkunde soziopolitiko, kultural eta intelektuala ahalbidetuko duten topaguneak sortzeko egindako deia da erakusketaren gaia. Erakusketak hezitzeko asmoa duten proiektu batzuk berreskuratu eta bildu ditu, taldekoak zein bakarkakoak, 1957tik 1979ra bitartean garatuak, Oteizak aipatutako premiaren argudio bera dutenak.

Pentsatzeko leku bat erakusketa 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand