Artium txiki eta Good Afternoon Artium, asteburuetarako planik onenak.
Artium txikia
Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek Museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.
3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:15etik 12:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020
Artium txikia lantegiak martxoan
Martxoaren 6an, igandea
Koloreak. Kolorea protagonista den Museoko lan batzuk aztertuko ditugu. Lantegian pintura erabiliz koloreak nahasten eta gure gama kromatikoarekin museoko lanak aldatzen ikasiko dugu. Paula Ortizekin
Martxoaren 13an, igandea
Zer da hori? Zer arrasto uzten dute gure inguruko objektuek? Zer leku dute? lantegi honetan birziklatzeko objektuak hainbat eratan kokatuko ditugu, eta haien siluetatik abiatuta forma abstraktuak sortuko ditugu. Natalia Albénizekin
Martxoaren 20an, igandea
Eskala-jokoa. Gauzak gertutik eta urrutitik ikustera jolastuko gara, handiak edo txikiak, collagearen teknikaren bidez eskala desberdinekin esperimentatuz. Paula Ortizekin
Martxoaren 27an, igandea
Batzea eta askatzea. Eskultura lantzeko moduak erakutsiko dizkiguten euskal artistak ezagutuko ditugu gaur. Ondoren, lantegian, gure eskultura eraikiko dugu, era askotako materialak erabiliz. Andrea Ríosekin
Good Afternoon Artium!
Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.
6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020
Good Afternoon Artium! lantegiak martxoan
Martxoaren 5ean, larunbata
Luparekin. Zertaz eginak daude artelanak? Zer material erabiltzen dute artistek? Lantegi honetan gailu digitalak erabiliko ditugu obrak xehetasunez aztertzeko. Natalia Albénizekin
Martxoaren 12an, larunbata
Thinking the Exhibition Space. Museoko aretoetan barrena ibiliz, zirriborroak egingo ditugu bisitan zehar, eta, ondoren, lantegian, erakusketa-gelari buruz hausnartuko dugu. Nola jarriko ditugu obra hauek espazioan? Azucena Mongerekin
Martxoaren 19an, larunbata
Domestic materials. Lantegi honetan, ehuna erabiliko dugu adierazpide artistiko gisa, arruntean etxeko gauzekin lotzen diren teknikei balioa emanez. Noelia Toférekin
Martxoaren 26an, larunbata
Geometric shapes. Talde-performance baten bidez, forma geometrikoak osatuko ditugu. Gero, margoak erabiliz, hedatu egingo ditugu. Azucena Mongerekin