Bisita gidatuak biltegietara. Bilduma_Gordailuan

Hasiera: Larunbata, 2022(e)ko Apirilaren 02a

Amaiera: Larunbata, 2022(e)ko Abenduaren 17a

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren bilduma bere biltegian.

Hileroko lehen larunbatean, 11:30ean
Aste Santuan ostegunetik (hilak 14) astelehenera (hilak 18) egingo dira, 11:30ean
Argibideak eta erreserbak: 945209020

Museoaren 20. urteurrenaren barruan, museoko margolan biltegietan erakusketa bat ikusteko bisita-programa bat jarri du abian museoak. Erakusketak gehien mailegatu diren artelanen sorta bat biltzen du eraikinaren lurpeko espazioetan.

Bilduma sortu zenetik, hango artelan askok ia mundu osoko erakusketetan parte hartu dute. Horrek adierazten du gure funtsetan dauden artisten eta haien lanen ospea, bai eta Bildumaren prestigioa ere.

Diskurtso berri batean, erakusketa berri batean parte hartzen duen lan bakoitzak erlazio eta esanahi geruza berri bat irabazten du. Proposatzen den egungo sorta, beraz, museoaren funtsen gaineko begirada anitzek egin dute.

Urtero, ia ehun pieza mailegatzen dira beste zentro, erakusketa-areto eta museo batzuetako proiektu eta erakusketetarako.

Ez dira nahitaez lanik garestienak, ezta berritzaileenak ere. Pieza horien balioa harremanak eraikitzeko eta museoko profesionalen eta ikusleen arreta erakartzeko gaitasunean datza.

Ikusgai dauden obrak

Miquel Barceló; Le peintre avec pinceau bleu, 1983
Carmen Calvo; Serie escrituras, 1985
Miguel Ángel Campano; Omphalos IX, 1985
Victoria Civera; (Autorretrato) Sueño, 1985
Equipo Crónica; Leer a Daumier, 1975
Elena del Rivero; Les amoureses (Elene & Rrrose), 2001
Esther Ferrer; El autorretrato en el tiempo, 1981-1994 
Patricia Gadea; Van Gogh y su amigo, 1985
Juan Genovés; El grito, 1977
Luis Gordillo; Fumando dúplex más espacio abierto, 1975-76
Menchu Lamas; O forzudo, 1985
Manuel Millares; Cuadro 67, 1959
Joan Miró; Femme dans la nuit, 1974
Marina Nuñez; Sin título, 1966
Pablo Palazuelo; Orto V, 1969
Pablo Picasso; Mousquetaire à la pipe, 1968
Antonio Saura; Portrait imaginaire de Phillipe II nº 3, 1967
Soledad Sevilla; Te miras como tú eres, 1988
Antoni Tápies; Creu negra i diagonal, 1973

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand