2022ko Liburuen Nazioarteko Eguna Artium Museoan

Hasiera: Asteartea, 2022(e)ko Apirilaren 26a

Irakurketa partekatuak eta museoen Bookcrossing

Jendaurreko irakurraldia

2022ko apirilaren 26an, asteartea, 14:00etatik 18:00etara

Apirilaren 26an, museoaren 20. urteurrena ospatzeko eta Liburuen Nazioarteko Egunaren esparruan, jendaurreko irakurraldien hamalaugarren edizioa antolatu dugu: arte eta kultura garaikideko testuak elkarrekin irakurtzeko, liburuak irakurleen bila ateratzen diren egunean.

Artearen eta kulturaren esparruko profesionalak gonbidatzeaz gain, jarduera honek irakurketaren esperientzia partekatu nahi duten pertsona guztientzako topagunea izan nahi du. Aurtengo edizioan Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta -praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979 erakusketaren inguruan argitaratu den liburuko testuak irakurriko dira. Nahi duenak bere testua ekar dezake, betiere artearen eta kulturaren munduarekin lotuta badago.

Programa honetan parte hartzeko, bidali mezu elektroniko bat biblioteca@artium.eus helbidera, harremanetarako telefono bat eta irakurraldian parte hartzeko aukeratutako ordua adieraziz. Telefono honetara ere dei diezagukezu: 945209012.

Bookcrossing

Artium Museoak museoen bookcrossing programa koordinatuko du aurten ere, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta. 2022an, eta apirilaren 22tik (ostirala) aurrera, 48 museok eta arte-zentrok partekatzen dute liburuak askatzeko esperientzia hori hirietan.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand