Artium txikia
Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek Museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.
3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:15etik 12:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020
Maiatzaren 1ean, igandea
Orbana. Zer sor dezakegu orban batetik abiatuta? Erlea Maneros Zabalaren proposamen artistiko batzuetan bezala, kolore-orbanak gure ideien protagonista bihurtuko dira, irudi berri bihurtuz. Andrea Ríosekin
Maiatzaren 8an, igandea
Jolas egin dezagun! José Antonio Sistiagaren Relieve de acción pública lanetik abiatuta, era askotako materialez osatutako konposizio bat sortuko dugu. Gero horrekin jolas egingo dugu. Estíbaliz Aguirrerekin
Maiatzaren 15ean, igandea
Zure familia eta zure kolorea. Rosa Valverderen eta Vicente Ameztoyren lanetako kolore eta formei begiratu ondoren, gure familiaren erretratua egingo dugu. Kolore bat aukeratu eta beste batekin nahastea izango da erronka. Azucena Mongerekin
Maiatzaren 29an, igandea
Landare-izakiak. Natura museoko aretoetan sartu da, eta pertsonaia-landare arrotzak ditugu koadroetatik guri begira. Nortzuk ote dira? Lantegian, gure izaki surrealistak sortuko ditugu, lorategiko landareak geure asmakizunetarako inspirazio-iturri hartuta. Alice Cearretarekin.
Good Afternoon Artium!
Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.
6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020
Maiatzaren 7an, larunbata
Bodyword. Nola irudika dezakegu hitz bat gure gorputzarekin? Lantegi honetan gorputzarekin eta hark espazioan duen mugimenduarekin lan egingo dugu. Azucena Mongerekin.
Maiatzaren 14an, larunbata
Black & White. Ba al dakigu benetan zer diren forma geometrikoak eta forma organikoak? Marrazkia eta kolorea erabiliko ditugu hainbat lerro motarekin jolasteko eta haien arteko desberdintasunak hautemateko. Andrea Ríosekin
Maiatzaren 28an, larunbata
Our garden. Lorategian margotuko dugu, pigmentu naturalak eta akuarela erabiliz. Barazki eta belar batzuk batzuk, hala nola espinaka, erremolatxa edo tea, tinta naturalak dira eta haiekin tindatu eta margotu egin dezakegu. Azucena Mongerekin