Ekainaren 28tik irailaren 2ra.
Asteartetik ostiralera, jaiegunak izan ezik, 11:30- 13:30.
6-12 urte bitartekoentzat.
Lantegi elebiduna. Sarrera doan.
Naturako gaiak irudikatuko ditugu, eta, horretarako, itsas hondoaren, mendien eta beste leku askoren diorama tridimentsionalak eraikiko ditugu; gero, habitat bakoitzean aurki ditzakegun animalia eta landareak irudikatuko dituzten eskulturak sortuko ditugu.
Horri guztiari esker, teknika artistiko ugari aztertu ahal izango ditugu.
Jarduera hau aire zabalean egingo da, denborak ahalbidetzen badu.
Sarrerak Online
Denda Online