Artium Txikia
Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.
3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artium Museoaren Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Igandero, 11:15ean. Iraupena: Ordu bat eta larden
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
Urriaren 2an, igandea
Nire hirian pentsatzen. Zer gustatuko litzaizuke egotea zure ametsetako hirian? Familia bakoitzak hiriaren zati bat eraikiko du, eta gero guztiak elkartu eta gure neurriko hirigintza garaikidea sortuko dugu
Andrea Ríosekin
Urriaren 9an, igandea
Errepikatzeak. Néstor Sanmiguelen erakusketa bisitatuko dugu, eta erabiltzen dituen kolore eta materialei erreparatuko diegu, baita bere lanak sortu dituen moduari ere. Askotan, errepikatzen diren elementuak ikusiko ditugu. Geure zigiluak sortuko ditugu forma horiek errepikatzeko, ba al dago modu hoberik?
Estíbaliz Agirrerekin
Urriaren 16an, igandea
Arkatzik gabeko paisaia. Nola marraztu arkatzik, boligraforik edo pinturarik erabili gabe? Paisaia bat marraztera ausartzen zara, mota guztietako paperak eta zure eskuak erabiliz?
Estíbaliz Agirrerekin
Urriaren 23an, igandea
Lerro artean. Museoko artelanetan oinarrituta, lerro zuzenak bakarrik erabiliko ditugu gure konposizioa egiteko. Gero, era askotako kolore eta ehundurekin osatuko dugu.
Alice Cearretarekin
Urriaren 30ean, igandea
Kolore sekretuak. Kolore biziak izango dira protagonista lantegi honetan, eta iluntasunean distiratuko duten irudiak margotuko ditugu.
Andrea Ríosekin
Azaroaren 6an, igandea
Nire ikastolan pentsatzen. Zerbait behar duzu ikastolan eta ez duzu? Gure ikastetxeetan gehiago eta hobeto ikasteko gehi genitzakeen elementu berriak eraikitzen lan egingo dugu.
Andrea Ríosekin
Azaroaren 13an, igandea
Fantasiazko makinak. Leonardo Da Vincik ezinezkoa zirudienean makina hegalariak eta beste ibilgailu batzuk imajinatu zituen bezala, fantasiazko makina bat asmatuko dugu, artean irudimenak mugarik ez duela gogoratuz.
Estíbaliz Agirrerekin
Azaroaren 20an, igandea
Formak eta bolumenak. Bolumendun konposizioak sortuko ditugu, forma eta kolore askotako pieza geometrikoak zati batean tolestuta eta itsatsita.
Natalia Albénizekin
Azaroaren 27an, igandea
Paperezko eraikinak. Gure paperezko eskultura sortzeko hainbat tamaina eta koloretako piezak elkartuz eta mihiztatuz, artean erabiltzen diren forma geometrikoen eta forma organikoen adierazpen-aukerak ezagutuko ditugu.
Alice Cearretarekin
Abenduaren 4an, igandea
Argia, saturazioa. Lantegi honetan kolore baten ñabardurak ezagutuko ditugu, zuriarekin edo beltzarekin bakarrik nahastuz.
Natalia Albénizekin
Abenduaren 11n, igandea
Garraioan eta haren konexioetan pentsatzen (grid). Airetik ikusi ahal izango bagenu zer ibilbide egiten dugun egunero, zer marrazki sortuko litzateke?
Abenduaren 18an, igandea
Nire lehen serigrafia. Geometria eta errepikapena izango dira gureinspirazio-iturria lantegi honetan. Bertan, serigrafiaren teknika erabiliko dugu gure konposizio grafikoak sortzeko.
Andrea Ríosekin