Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, hitzordua proposatzen du Artium Museoak, hilean behin, frantsesezko filmak jatorrizko bertsioan ikusteko eta, ondoren, ikusitakoari buruzko ideiak eta iritziak partekatzeko solasaldia egiteko, frantsesez hori ere. Hileko azken asteartean izango dira saioak.
Urtarrilaren 31n, asteartea
Une jeune fille qui va bien, Sandrine Kiberlain, 2021
Otsailaren 28an, asteartea
Mon légionnaire, Rachel Lang, 2021, JBAFR
Martxoaren 28an, asteartea
Bonne mère, Hafsia Herzi, 2021
Emanaldi aretoan. 18:30ean. Sarrera doan jarlekuak bete arte
Argibide gehiago: 945 20 90 20