JAI - Jardun Artistikoen Institutua. 2023ko deialdia

Hasiera: Ostirala, 10 Otsaila 2023

Amaiera: Ostirala, 24 Martxoa 2023

Proposamenak bidaltzeko epea zabalik dago 2023ko otsailaren 10etik martxoaren 24ra (eguerdiko 12:00ak arte)

Artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei edo sektoreko eragileei zuzendua.

Argibide gehiago JAI Jarduera Artistikoen Institutuaren inguruan

2023ko irakasleak: Zach Blas, Erick Beltrán, Anna Daučíková, Xa-bier Erkizia, Kiluanji Kia Henda, Julia Spínola, Miranda Pennell eta Azucena Vieites.

Tutoreak: Ibon Aranberri, Asier Mendizabal, Itziar Okariz.

Parte hartzea eta izen emate epeak: gehienez 16 artista hautatuko dira. Deialdia zabalik egongo da otsailaren 10etik, 12:00etan, martxoaren 24ra arte, 12:00an. Apirilaren 4an jakinaraziko zaie eskaera bidali duten pertsonei hautatuak izan diren ala ez. JAIren komitea arduratuko da hautaketa egiteaz.

Matrikula: Hautatuak izan diren pertsonak 450 €-ko matrikula ordainduko dute.

Bidali beharreko dokumentazioa: CVa/Biografia, motibazio gutuna eta egindako lanen dossierra fitxategi bakarrean. Fitxategiak ezingo ditu 10 MB baino gehiago izan.

Deialdiaren oinarriak  Bidali proposamena

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand