Familientzako lantegiak. 2023ko apirila, maiatza eta ekaina

Hasiera: Igandea, 02 Apirila 2023

Amaiera: Larunbata, 25 Ekaina 2022

Mini Artium eta Good Morning, Artium!, familientzako jarduerak asteburuan.

Mini Artium

Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artium Museoaren Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:15etik 12:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20 

Apirilaren 2an, igandea
Ehuntzen den pintura. Lantegiren batean egon bazara, jakingo duzu pintzelik gabe koadro bat egin daitekeela, baina pinturarik gabe? Ea balitekeen. Hezitzailea: Natalia Albéniz

Apirilaren 9an, igandea
ASTE SANTUKO LANTEGIAK

Apirilaren 16an, igandea
Sentimenduek ba ote dute kolorerik? Eta gure gorputza siluetak sortzeko erabiltzen badugu? Berdin adierazten al ditugu poza eta haserrea? Rafael Lafuentek bezala, lantegi honetan emozioei erreparatuko diegu, hark bere lanean erabilitako giza gorputzaren formei, simetriei eta koloreei begiratuz. Hezitzailea: Alice Cearreta

Apirilaren 23an, igandea
Arrastoa utziz. Lantegi honetako protagonistak gure eskuak eta pintura izango dira. Konposizio koloretsuak sortuko ditugu, Rafael Lafuente artistaren teknikak erabiltzen ikasiz, koloreak karrozeria-zintarekin bereiziz eta, ondoren, konposizioan gure «aztarna» utziz. Hezitzailea: Javier Prado

Apirilaren 30ean, igandea
Udaberria Museoan / Natura eta artea. Arte Garaikideak inguratzen gaituen munduarekin konektatzen laguntzen digu. Udaberriko egun polit hau aprobetxatuko dugu museoko lorategia ezagutzeko eta bertako koloreez eta usainez gozatzeko eta inspirazio-iturri izango da naturari buruzko eskultura zintzilikari bat sortzeko. Hezitzailea: Esti Aguirre

Maiatzaren 7an, igandea
Irudizko liburu baterako aurkibidea. Ba al dago irudimenezko libururik? Hitzez betetako aurkibide baten bidez, Alejandro Cesarco artistak etorkizunean idatzi nahiko lituzkeen istorioak aurkezten dizkigu. Guk lagunduko diougu asmo horretan, liburu hipotetiko horietarako azalak sortuz. Hezitzailea: Andrea Ríos

Maiatzaren 14an, igandea
Ordena eta desordena. Badirudi norbait museoan sartu dela eta aretoak hankaz gora jarri dituela. Lantegi honetan eginkizun garrantzitsu bat dugu: gure mapa zabaltzea, begiak zabaltzea eta hemen zer gertatu den jakitea. Hezitzailea: Esti Aguirre

Maiatzaren 21ean, igandea
Lantegi bereziak, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta.

Maiatzaren 28an, igandea
Ezusteko marrazkia. Zer agertuko den jakin gabe marrazten ausartzen zara? Lantegi honetan, pintura-tekniken eta horien emaitzen arteko harremana aztertuko dugu. Hezitzailea: Natalia Albéniz

Ekainaren 4an, igandea
Eskultura esperimentala. Julia Spínola artistaren obretatik abiatuta, zatar-paper eta kartoiekin esperimentatuko dugu eskultura, eta horrela material horiek eskaintzen dizkiguten aukerak ezagutuko ditugu. Hezitzailea: Andrea Ríos

Ekainaren 11n, igandea
Abezedario hegalaria. Nola hegaldaraz genitzake hizkiak eta hitzak? Alejandro Cesarkoren hizkuntza erabiltzeko moduetan oinarrituko gara, abezedarioa protagonista duen instalazio bat sortzeko. Hezitzailea: Andrea Ríos

Ekainaren 18an, igandea
Koloreak mugimenduan. Koadro bati begiratzen diogunean, koloreak geldirrik daude, baina mugitzea nahiko zenuke? Lantegi honetan dantza kromatikoa abian jartzeko ideia batzuk jasoko ditugu. Hezitzailea: Natalia Albéniz

Ekainaren 25ean, igandea
Josta gaitezen ausaz. Zoria sormenerako tresna egokia izan daiteke. Horregatik, lantegi honetan, Bilduman inspiratutako ausazko pieza eta material zatiekin, horiek konbinatu eta artelan berri bat sortzeko moduak bilatuko ditugu. Hezitzailea: Esti Aguirre

--

 

Good Morning, Artium!

Igande goizetan, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artium Museoaren Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:30etik 13:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

 

Apirilaren 2an, igandea
Infinite puzzle. Txinako Tangram jolas ezagunetik abiatuta, horren prototipo pertsonalizatua egingo dugu, etxera eraman eta irudi amaigabeak sortzeko. Hezitzailea: Javier Prado

Apirilaren 9an, igandea
ASTE SANTUKO LANTEGIAK (3-12 urte bitartekoentzako bereziak)

Apirilaren 16an, igandea
Painting performance. Jutta Koether artistaren performance teknikak imitatuz, gure gorputza, jolasa, mugimendua eta pintura erabiliko ditugu talde-lan bat egiteko, eta prozesuaz gozatzea izango da gure zeregin nagusia azken emaitzaren gainetik. Hezitzailea: Noelia Tofé

Apirilaren 23an, igandea
Our body as sculpture. Sahatsa Jauregi artistaren eta gure gorputzaren formetan inspiratuz, eskultura handiak sortuko ditugu aurkitutako material eta objektuekin. Hezitzailea: Andrea Ríos

Apirilaren 30ean, igandea
Abstract vs figurative? Rafael Lafuente margolariaren lanen bidez, forma figuratiboenetatik abstrakzio geometrikora izan duen bilakaera ikusiko dugu. Lantegian, gure marrazkiak sinplifikatzen ahaleginduko gara, kolorezko orban eta lerro bihurtu arte. Behi bat laukizuzen bihurtzeko gai izango ote gara? Hezitzailea: Noelia Tofé

Maiatzaren 7an, igandea
Building through the void. Zer irudi berri sor daitezke formen arteko hutsuneetan? Hainbat artistaren lanari erreparatuko diogu espazio positiboak eta negatiboak zer diren ikasteko eta gure konposizioa sortzeko erabiltzeko. Hezitzailea: Alice Cearreta

Maiatzaren 14an, igandea
Patterned walls. Euskarri gisa paper zuri jarraitua erabiliz paper estanpatuak sortuko ditugu gure gelako espazioa eraldatzeko. Ikusiko dugu gure obraren koloreek nola aldatzen duten gure geletako hormen kolorea. Hezitzailea: Javier Prado

Maiatzaren 21ean, igandea
Lantegi bereziak, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta.

Maiatzaren 28an, igandea
Art in motion. Artista garaikide batzuek teknologiara jotzen dute, uste baitute tresna ezin hobea dela beren lana garatzeko. Lantegi honetan gure marrazki bizidunak sortuko ditugu, Artium Museoaren Bildumako lan batean oinarrituta. Gure telefono mugikorra, aplikazio erraza eta irudimen handia izango dira gure sortze-lana familiartean egiteko beharrezko osagaiak. Hezitzailea: Noelia Tofé

Ekainaren 4an, igandea
Who is living here? Jakin al dezakegu etxe batean nor bizi den fatxadari begira? Eta sarrerari bakarrik erreparatuz? Ate bakoitzaren atzean familia bat dago, istorio bat. Jakin dezagun zer ezkutatzen den gurean. Hezitzailea: Esti Aguirre

Ekainaren 11n, igandea
Future gardens. Eguraldi ona aprobetxatuz, lorategian zehar ibiliko gara bertako landareetan inspirazio-iturria aukitzeko, eta behaketa horretan oinarrituz, geure espezieak asmatu eta sortuko ditugu. Hezitzailea: Javier Prado

Ekainaren 18an, igandea
Wait… is this art? Artea al dira egunero erabiltzen eta baztertzen ditugun objektuak? Nola sor genezake obra bat haiekin? Gaurko lantegian arte objektuala zer den deskubrituko dugu eta objektu zahar hauei bizi berria emango diegu. Hezitzailea: Alice Cearreta


Ekainaren 25ean, igandea
Just a small piece. Eta artelanen zati bat bakarrik ikusi ahal izango bagenu eta gainerakoa asmatu beharko bagenu? Oraingo honetan, jarduera lantegian hasiko dugu. Bertan, margolan horiek nolakoak izan daitezkeen irudikatuko dugu, zati bat baino ikusi ez arren. Gero, aretoetan zehar ibiliz, guztiak ezagutzeko aukera izango dugu. Hezitzailea: Noelia Tofé

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand