Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren eta Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren, Artium Museoaren arteko lankidetza.
.
Hasiera: Igandea, 02 Apirila 2023
Amaiera: Igandea, 04 Ekaina 2023
Hasteko ordua: 18:00
Apirilaren 2an, Maiatzaren 7an eta ekainaren 4an, igandeak / 18:00etan.
Tarifa: 2 € / Adiskideen tarifa: 1 €
Argibide gehiago 945 20 90 20 telefonoan
Zinema-ziklo honen helburua da emakume zinemagileak eta haien filmak ezagutaraztea. Errealitate horiek zinema kanonikoaren historiatik kanpo geratu dira, eta ezinbestekoa iruditzen zaigu aldarrikatzea. Hasiera batean ibilbide kronologiko bat proposatu genuen, eta geroago filmen arteko harremana eraiki genuen zinemaren bidez. Edizio berri honek
berrikuntza bat du: zinemagileek beraiek proposatuko dituzte emakumeek zuzendutako filmak zinemaren historian zehar, eta zinema-zuzendariek beraiek aurkeztuko dituzte saioak.
Hilean behin, zuzendari bakoitzaren unibertso zinematografikora hurbilduko gara. Ibilbide posible bat, pixkanaka, gure zinemaren historia berridazten jarraitzeko.
Apirilaren 2an, igandea
Breves encuentros, Kira Muratova, Sobietar Batasuna, 1967, 96 min
Aurkezpena: Clara Rus, zinemagilea
Breves encuentros (1967) filmean, Kira Muratovak berak jokatzen du Valentinaren rola: ukrainar zinegotzi bat, herritar sobietar eredugarria izateko oinarrizko jotako konbentzioen eta portaeren eraginez espetxeratua. Haren senarra, Maksim, konbentzionalismo orotatik libre bizi den geologo bat da, Valetinarengandik aldendu ohi dena noizean behin, espedizioak egiteko. Espedizio horietako batean Nadya neska gaztea ezagutzen du: Nadya tabernari gisa lanean ari da, baina, azkenerako, Valentinaren eta Maksimen etxean neskame hartuko dute. Maitasunezko hirukote hori oinarri harturik, maitasun utopikoaren ideiari iseka egiten dio zuzendariak, lanaren eta etxearen arteko erlazioaz duen ikuspegi zorrotza aditzera emateaz gainera.
Kira Muratovak ez zuen bide erraza izan zinematografian, eta Breves encuentros hau, sistemaren kritikaren mugetan zeuden film gehienak bezala, debekatu egin zuen aginte komunistak, lizunkoia eta herritar zintzoaren espiritutik urruna izatea leporatuta.
Maiatzaren 7an, igandea
Crudo (Grave), Julia Ducournau, Frantza, Belgika, AEB, 2016, 99 min
Aurkezpena: Tamara Lucarini, zinemagilea
Justine 16 urteko neska gaztea kide guztiak albaitariak eta belarjaleak diren familia batean bizi da. Ikasle bikaina da, etorkizun handikoa, baina Albaitaritzako Fakultatean sartzean, topatzen du mundu dekadente, gupidagabe eta arriskutsuki erakargarri bat. Lehenengo astean, ikaskideekin ongi moldatzeko obsesioak eramanda, familiak erakutsitako printzipioetatik aldendu, eta haragi gordina jaten du bizitzan lehen aldiz. Laster agertuko dira ondorioak, eta gaztea bere benetako nortasuna erakusten hasiko da.
Ekainaren 4an, igandea
Censor, Prano Bailey-Bond, Erresuma Batua, 2021, 84 min
Aurkezpena: Andrea Sánchez, zinemagilea
Enid izeneko filmen zentsore batek zuzendari misteriotsu baten beldurrezko film bat ikusten du bere ahizparen desagerpena gogorarazten diona. Film luze izugarri horien atzean zer dagoena ikertzea erabakitzen du, ahizpa aurkitzeko asmoz, eta bide horrek fikzioa denaren eta erreala denaren arteko mugetara eramaten du.
Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren eta Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren, Artium Museoaren arteko lankidetza.
.
© 2025 Artium Museoa.