Ikastaroa: Praktika artistiko garaikideen hastapenak

Hasiera: Azteazkena, 2023(e)ko Urriaren 04a

Amaiera: Azteazkena, 2023(e)ko Azaroaren 29a

Unibertsitate Hedakuntzako Ikastaroa, Gasteizko UNED Ikastegiak eta Artium Museoak antolatuta

Irakastorduak: 20.
Saioak: 8 saio, 2,5 ordukoak.
Datak: 2023ko urriaren 4tik azaroaren 29ra, 10:00etatik 12:30era.
Urrian: 4, 11, 18 eta 23.
Azaroan: 8, 15, 22 eta 29

 

Ikastaroaren xedea da arte garaikidea ulertzeko eta museoetako ondare-kudeaketaren funtsak ezagutzeko oinarri teoriko eta praktiko bat ematea ikasleei.

Bere helburuen eta ildo didaktikoen bidez, ikastaroak honako hauek sustatu nahi ditu: arte garaikidearen gaineko ulermen kritikoa, analisirako eta hausnarketarako trebetasunen garapena, eta ingurune artistiko eta kultural bateko kudeaketa museografikoko praktiken ezagutza.

Programan zehar, gaur egungo arte-produkzioan eragina duten diziplinarteko hainbat eremu aztertuko dira, hala nola antropologia, filosofia, eta arte garaikidearen testuinguru historikoa, euskal artea ardatz hartuta betiere.

Halaber, ikastaroak tresnak eskainiko dizkie ikasleei bilduma museografikoaren analisia ezagutzeko, arte garaikidearen arloan kontserbazioaren eta zaharberritzearen printzipio teoriko eta praktikoak ulertzeko, eta dokumentazioak eta artxiboek praktika artistiko garaikideen azterketan eta ikerketan duten garrantzia aztertzeko. Era berean, ikasleen parte-hartzea sustatuko da Artium Museoaren Bildumaren eta Bilduma Hau Colección. Oinarrizko Mugimenduak (1950 - 2000) erakusketaren arteko elkarreraginaren bidez.

Ikastaro honek, beraz, arte garaikidea ikuspegi teoriko eta praktiko batetik aztertzeko eta ulertzeko aukera ematen du, bai eta, aldi berean, kudeaketa museografikorako trebetasunak lortzekoa ere.

Argibide gehiago

 

EGITARAUA

Urriak 4
09.30 - 09.45 Erregistroa
09.45 – 10.00 Inaugurazio-ekitaldia: Rubén González Bengoa, Vitoria-Gasteizko UNEDeko zuzendaria eta Beatriz Herráez Dieguez, Artium Museoko zuzendaria
10.00-12.30 "Arte garaikidea testuinguru historikoan kokatzea" | Virginia López de Maturana Dieguez. Vitoria-Gasteizko UNEDeko irakasle-tutorea. Historia Garaikideko doktorea UPV/EHUn. UPV/EHUko Historia Garaikidea Saileko irakasle agregatua

Urriak 11
"Artearen filosofia" Isabel Mellén Rodríguez. Vitoria-Gasteizko UNEDeko irakasle-tutorea. Filosofiako lizentziaduna eta doktorea. Artearen Historiako graduduna

Urriak 18
"Ikusizko artea eta antropologia" | Gorka López de Munáin Iturrospe. Vitoria-Gasteizko UNEDeko irakasle-tutorea. Artearen Historiako lizentziaduna EHUn. Artearen Historiako Ikasketa Aurreratuen Masterra eta Artearen Historiako doktorea Bartzelonako Unibertsitatean

Urriak 23
"Ikusizko artea eta antropologia" | Asier Azkarraga Agirre. Vitoria-Gasteizko UNEDeko irakasle-tutorea. Gizarte eta Kultur Antropologiako graduduna eta doktoregaia.

Azaroak 8
"Arte garaikidea kontserbatzea eta zaharberritzea. Erronkak eta estrategiak" | Emilio Ruiz de Arcaute Martínez. Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuko goi-mailako teknikaria

Azaroak 15
"Euskal Herriko arte garaikidera hurbiltzea. Bilduma baten osaketa" | Enrique Martínez Goikoetxea. Bildumaren kontserbatzailea, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa

Azaroak 22
Artium Museoaren Bildumara eta "Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000)" erakusketara bisita | Enrique Martínez Goikoetxea. Bildumaren kontserbatzailea, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa

Azaroak 29
"Dokumentazioa eta artxiboak arte garaikidearen azterketan eta ikerketan" | Elena Roseras Carcedo. Biblioteka eta Dokumentazioko arduraduna, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa

Ikastaroaren amaiera: Rubén González Bengoa, Vitoria-Gasteizko UNEDeko zuzendaria eta Beatriz Herráez Dieguez, Artium Museoko zuzendaria

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand