Hasieratik. Zinema feministaren historiak VI

Hasieratik. Zinema feministaren historiak VI ['Ratcatcher'. Lynne Ramsay, 1999]

Hasiera: Igandea, 2023(e)ko Apirilaren 02a

Amaiera: Igandea, 2023(e)ko Ekainaren 04a

Hasteko ordua: 18:00

Urriaren 1an, azaroaren 5ean eta abenduaren 3an, igandeak / 18:00etan. 

Tarifa: 2 € / Adiskideen tarifa: 1 €
Argibide gehiago 945 20 90 20 telefonoan

 

Zinema-ziklo honen helburua da emakume zinemagileak eta haien filmak ezagutaraztea. Errealitate horiek zinema kanonikoaren historiatik kanpo geratu dira, eta ezinbestekoa iruditzen zaigu aldarrikatzea. Hilean behin, zuzendari bakoitzaren unibertso zinematografikora hurbilduko gara. Ibilbide posible bat, pixkanaka, gure zinemaren historia berridazten jarraitzeko.

Hasiera batean ibilbide kronologiko bat proposatu genuen, eta geroago filmen arteko harremana eraiki genuen zinemaren bidez. Edizio honetan, berriz, hainbat zinemagile gonbidatuko ditugu, eta beraiek proposatuko dituzte zinemaren historian zehar emakumeek zuzendutako filmak. Gonbidatutako zuzendariek beraiek aurkeztuko dituzte saioak.

 

Urriaren 1ean, igandea
Les glaneurs et la glaneuse. Agnès Varda, Frantzia, 2000, 82 min
Aurkezlea: Marina Palacio, zinemagilea

Agnès Vardak, Frantziako landa-eremuan eta hirietan barrena egindako bidaian, filmatu ditu ez soilik buruzkariak, baita trapuketariak eta hiriko biltzaileak ere, horien artean jatetxe osasungarri bateko jabea, zeinaren arbasoak baitziren halaber biltzaile. Gauzak bildu eta bilketatik bizi direnen hainbat alderdi erakusten dute filmak.

 

Azaroaren 5, igandea
Ratcatcher. Lynne Ramsay, Erresuma Batua, Frantzia, 1999, 94 min
Aurkezlea: Clara Rus, zinemagilea

Glasgow, 1973ko uda. Hiriko zabor-biltzaileak greban daude. James hamabi urteko mutikoa Glasgown bizi da. Sekretu bat dauka, eta senideengandik bakartuta bizitzera darama hura isilpean gorde beharrak. Afektua partekatzen du Margaret-Anne neskatoarekin eta Kennyrekin, inguruan dituenen gogortasuna gorabehera harrigarriki xalotasuna galdu ez duen mutikoarekin. Familiak auzune berri batera aldatzeko duen ametsa lausotzen ari da, baina toki propio bat aurkitu du Jamesek: eraikuntzan dagoen etxe bat.

 

Abenduak 3, igandea
Fifi howls from Happiness. Mitra Farahani, AEB, Iran, Frantzia, 2013, 96 min.
Aurkezlea: Tamara Lucarini, zinemagilea

Bahman Mohasses irandar artista bisualaren bizitzaren (eta, bereziki, azken egunen) kontakizuna. Mohasses halako autoerbeste moduko batera kondenatuta bizi da Erroman, ospe gehien zuen unean bere herritik alde egin behar izan zuelarik.

Tabakaleraren eta Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren, Artium Museoaren arteko lankidetza.

Artium Museoaren logotipoa                                                               Tabakaleraren logotipoa.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand