Familientzako lantegiak. 2024ko urtarrila, otsaila eta martxoa

Hasiera: Igandea, 2024(e)ko Urtarrilaren 07a

Amaiera: Igandea, 2024(e)ko Martxoaren 24a

Artium Txikia eta Good Morning, Artium!, familientzako jarduerak asteburuan.

Artium Txikia

Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artium Museoaren Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:30etik 12:45era
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

 

Urtarrilaren 7an
Mundu txikiak. Kartografia oso arte zehatza da, oso xehetasun txikiak ikusten ditugu mapetan. Nola sor genezake benetakoa dirudien alegiazko mapa bat? Lantegi honetan era askotako elementuak erabiliko ditugu geure mapa sortzeko.

Urtarrilaren 14an
Ukitzea / Ez ukitzea. Zenbat aldiz egon gara museoan eta geratu gara dena ukitzeko gogoz? Lantegi honetan, artistek beren lanetan erabiltzen dituzten materialei erreparatuko diegu, gure ehundura-erakusketa sortzeko. Erakusketa eramangarria izango da, eta, batez ere, oso ukigarria.

Urtarrilaren 21ean
Ustekabeko margolana. Gainazal lau baten gainean margotzen dugunean, paperean kasu, gure lanaren emaitza ikusten dugu margotu ahala, baina zer gertatuko litzateke paper hori zimurtuta balego?

Urtarrilaren 28an
Arte errepikaezina. Magiaz bezala errepikatzen diren kartelak egin nahi dituzu? Estanpazioaren teknikarekin erraz egin dezakegu. Ezagutu nola bihurtu zure sorkuntzak zure marrazkiak behin eta berriz inprimatzeko tresna magiko.

Otsailaren 4an
Zer dago artelan honen atzean? Arteak irudimenari hegan egiten uzteko eta beste leku batzuekin amets egiteko aukera ematen digu. Lantegi honetan museoko artelanetan murgilduko gara mundu berriak asmatzeko.

Otsailaren 11n
Aurpegierak. Zenbat aurpegiera aurki ditzakegu museoko artelanetan? Zer istorio ezkutatzen dituzte erretratuek? Lantegi honetan maskara bat sortuko dugu Mari Puri Herrero, Mari Paz Jiménez eta Nicolás de Lekuonaren lanetan oinarrituta.

Otsailaren 18an
Nire lehen pelikula. Ibai-ekosistemak eta ingurumena dira Carolina Caycedori eskainitako erakusketaren protagonistak. Lantegi honetan haren obra ezagutuko dugu eta stop motion animazioaren bidez ingurune horietan bizi diren izaki bizidunei buruz ere hausnartuko dugu.

Otsailaren 25ean
Koloreekin jolasean. Koloreak marko baten barruan igerian jarri ahal ote ditzakegu? Koloreak oihalei itsatsita ikusten ditugu, baina zer gertatuko litzateke koloreek hegan egin nahi balute? Gaur, artelan hegalariak sortzeko modua ezagutuko dugu.

Martxoaren 3an
Hainbat bide. Batzuetan, halabeharra da gure lagunik onena, eta ustekabeko lanak sor ditzakegu. Carolina Caycedoren lanean oinarrituz, estanpazioarekin, koloreekin eta ehundura naturalekin jolastuko dugu mapa handi batean gure lekua irudikatzeko.

Martxoaren 10ean
Zer da performance bat? Gaurko proposamenean, arte performatiboa zer den ezagutuko dugu, museoaren bilduman dauden artisten adibide batzuen bidez. Ondoren, lantegian, geure performanceak egingo ditugu, gure gorputza protagonista dela.

Martxoaren 17an
Ibaien koloreak. Zerk aldarazten du ibai baten kolorea? Lantegi honetan paper luzeak eta arrabolak erabiliko ditugu irudimenezko ibai bati kolorea emateko.

Martxoaren 24an
Zer da egitura bat? Askotan ikusten ez den arren, gauzei forma eman eta eusten dien hori da. Lantegi honetan gure artelanei forma emango dieten egiturak sortuko ditugu.

Martxoaren 31n
Aste Santuko lantegi irekiak. Argibide gehiago, hemen.

--

Good Morning, Artium!

Igande goizean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

6-12 urte bitarteko haurrentzat. Hiru eletan (gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez), heldu bat lagun dutela
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artium Museoaren Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: Igandero, 11:30etik 13:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

 

Urtarrilaren 7an
Horrela margotzen dut! Artista batzuen eta besteen lanei begira egon eta gure konposizioa sortzeko erabiliko ditugun teknika eta tonuei erreparatuko diegu. Kolorearekin jolastea eta esperimentatzea izango ditugu gidari geure adierazpen pertsonala bilatzeko.

Urtarrilaren 14an
Zenbaki lehenak II. Artium Museoko plazan Esther Ferrerren Números primos artelana daukagu. Taula handi horren protagonistak zenbakiak dira, eta espazioan mugitzeko jolasak eta moduak asmatzeko inspirazio-iturri izango dugu.

Urtarrilaren 21ean
Bigarren begirada. Pareidolia hitz arraro samar bat da, senitartean behin baino gehiagotan egin duzuen zerbait izendatzeko: hodeietan formak bilatzea. Museoko artelanek aukera ezin hobea ematen digute irudimena lantzeko eta margo-orbanen artean sorpresak aurkitzeko.

Urtarrilaren 28an
Paisaiak. Lan kolektibo bat egitea proposatzen dizuegu, animatzen al zara? Gure ingurune gogokoena marraztuko eta, familia guztien artean, mapa bateratu bat sortuko dugu. Gero, formatu handira eramango dugu.

Otsailaren 4an
Zer da hau?! Nork esan du arteak zentzua izan behar duela? Lantegi honetan, collagearen teknikaren bidez, hainbat elementu elkartu eta konposizio surrealistak sortuko ditugu.

Otsailaren 11n
Suge ibai liburua. Gure inguruari arretaz begiratzen diogunean, bertan bizi garen izaki bizidunen mundu oso bat aurkitzen dugu. Carolina Caycedo artistaren lana inspirazio iturri hartuta, geure liburua sortuko dugu batzuetan begi hutsez ikusten ez diren izaki horiei guztiei buruz...

18 febrero
Zertan pentsatzen ari zara? Museoan pertsonaia misteriotsu asko dago, eta gustura jakingo genuke zertan pentsatzen duten. Itziar Okarizen erara, aretoetan zehar ibiliko gara erretratuei buruzko galderak egiten eta gure komikian jasoko ditugun istorioak asmatzen.

Otsailaren 25ean
Lurrean. Museoko artelan batzuek eguneroko objektuak erakusten dizkigute, baina modu kezkagarrian: leku arraroetan, bat ez datozen beste gauza batzuekin nahastuta edo lurrean zabaltzen diren ehunka piezatan banatuta. CVA artista-taldearen lana erreferentziatzat hartuta, pieza solteekin sortuko ditugu gure paisaiak.

Martxoaren 3an
Etorkizuneko eskultura. Nolakoak dira Artium Museoko eskulturak? Nolakoak ziren iraganekoak? Eta nolakoak dira etorkizunekoak? Gaur hainbat eskultura mota ikusiko ditugu erakusketetara egingo dugun bisitan, gero zurea hainbat materialekin sortu ahal izateko.

Martxoaren 10ean
Akuarela-ibaiak. Akuarelaren teknika eta kolorez betetako marrazkiak sortzeko dituen aukera amaigabeak aztertuko ditugu. Ura eta pigmentuak izango dira gure aliatuak eta Carolina Caycedoren erakusketa, gure inspirazioa.

Martxoaren 17an
Zer toki da hau? Teknika esperimental batzuen eta besteen bidez, naturan aurkitzen ditugun ehundurak imitatuko ditugu, guk asmatutako beste batzuk irudikatzeko.

Martxoaren 24an
Plazaratu. Museoak, lurpeko erakusketa-aretoak ez ezik, beste espazio asko ere baditu, horietako batzuk kanpoan. Plazari begira, espazio horiek nola aldatuko genituzkeen amestu eta gure proiektu arkitektonikoa sortuko dugu.

Martxoaren 31n
Aste Santuko lantegi irekiak. Argibide gehiago, hemen. 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand