Abenduko zubirako jarduera bereziak antolatu ditugu: lantegi irekiak, bisita gidatu gehiago eta, beti bezala, museoko erakusketak, Carolina Caycedoren obrara modu oso berezian hurbiltzeko miaketa-koaderno berri batekin.
Ibaiak egiten
Carolina Caycedo artistak bezala, ibaien erretratuak egin eta haien istorioak kontatuko ditugu.
Ura margotuko dugu, eta animaliak, landareak, harriak eta bertan bizi diren izaki guztiak.
Guztion artean ibai luzeak sortuko ditugu, pertsonaiez eta istorioz beteak.
Abenduaren 6tik 9ra, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik a 19:30era
5-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Doako jarduera. Argibide gehiago 945 20 90 20 telefonoan
MIAKETA-KOADERNOA
Carolina Caycedoren Adiskideen lurraldea erakusketaren inguruan.
Koaderno honek askatu beharreko 10 korapilo proposatuko dizkizu, modu bizi eta dibertigarrian erakusketa ezagutzera eta artistaren lana esperimentatzera eramango zaituztenak.
BISITA GIDATUAK
Abenduaren 6an, 18:00etan
LORATEGItik. Artium osorik
Abenduaren 7, 18:00etan
LORATEGItik. Julia Spínola. Persona, foto, copia
Abenduaren 8an, 18:00etan
LORATEGItik. Artium osorik
Abenduaren 9an, 18:00etan
LORATEGItik. Nerea Lekuona. Idealak / Ideales
Abenduaren 10ean, 12:30ean
LORATEGItik. Julia Spínola. Persona, foto, copia
ERAKUSKETAK
Bilduma Hau Colección.
Oinarrizko mugimenduak (1950-2000)
Carolina Caycedo.
Adiskideen lurraldea
Julia Spínola.
Persona, foto, copia
Sarrerak Online
Denda Online