Ikastaroa: Arte garaikidearen, arkitekturaren eta espazioaren arteko topaketak. Elkarrizketak eta aukerak

Hasiera: Asteartea, 16 Urtarrila 2024

Amaiera: Asteartea, 19 Martxoa 2024

Arte garaikideak eta arkitekturak elkarrekin zer duten eta espazioaren ideia ulertzen nola laguntzen duten argitzen saiatzea proposatzen du ikastaro honek. Zoruek, hormek eta sabaiak mugatzen duten edukiontzi bat baino zerbait gehiago da espazioa. Bere tenperatura, ehundura, tonalitatea, izaera, historia-geruzak, helburuak, funtzionaltasunak, politikak eta gatazkak dituen bilgarria da. Horrek guztiak asmoen eta sentsibilitateen transmisore bihurtzen du espazioa. Arkitektoa eta artista espazio baten baldintzak eta ezaugarriak irakurtzen eta hautematen trebatzen dira, eta, beren proposamenekin, entitate materialak eta sentsorialak eraikitzen dituzte.

Ikastaroaren helburua da espazioan eta hura osatzen duten objektu eta materialetan inprimatuta geratzen den irakurketa hori azaleratzea.

Ikastaroaren zuzendariak Ula Iruretagoiena arkitektu eta UPV/EHUko Arkitektura Eskolako irakaslea eta Miren Vadillo Artearen Historian dokotorea eta UPV/EHU-ko Letren Fakultateko irakasleak dira. 

Programa osoa jaitsi (pdf)

 

1. saioa - urtarrilaren 16a
Ula Iruretagoiena eta Miren Vadillo.
Ikastaroa eta edukien aurkezpen saioa

2. saioa - urtarrilaren 23a
Virginia López de Maturana.
Oroimenerako tokiak Gasteizen

3. saioa - otsailaren 6a
Haiek (Ion Arregi & Martín Ferrán).
Eskoratzen bat

4. saioa - otsilaren 13a
Garazi Ansa. (Museoarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Garazi Ansak ezin izango du klasea eman, eta Enrique Martínez Goikoetxea Artium Museoko bildumaren kontserbatzailea arduratuko da zeregin honetaz)
Elkarrekin ehotako elkarrizketak. Museoak zeharkatzen dituzten gurputzak

5. saioa - otsailaren 20a
Onintza Etxebeste.
Arkitektura hedatuaren narratibak

6. saioa - martxoaren 5a
Iskandar Rementeria.
Paisaia (kulturala) desnaturalizatzea. Gogoeta bat Euskal Herriko Artea abiapuntu hartuta

7. saioa - martxoaren 12a
Estíbaliz Sádaba.
Azpikoz gain jarritako espazioak

8. saioa - martxoaren 19a
Ula Iruretagoiena eta Maite Vadillo
Ibilaldia Artium Museoaren espazio publikoan

 

Urtarrilaren 16tik martxoaren 19ra, asteartero, 18:00-20:00 (urtarrilaren 30a eta otsailaren 27a izan izak)

Artium Museoaren adiskideak eta Artearen Historiako eta Arte Ederretako ikasleak: doan. Gainontzeko ikasleak: 25 €. Prezio orokorra: 60 €

Izena emateko epea zabalik dago artium.eus webgunean eta museoko leihatilan bertan

 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand